Elexazar, mendixka batean, antzinan erromatarren herrixka izan zen, Erroke Deunaren baselizatik gora, eta haren aztarrenak ageri.
Iritsi eta bertan, informazio-panel batek garai zaharretako berri emaiten du, I eta III. mendeen arteko biziera nolakoa izan zitekeen irudikatuz, azaldutako hiru eraikinen hormen artean.
Etxe nagusi bat dago eta lantoki izan zitekeen beste eraikin baterainoko bidexka ikusgai, harlauzezko espaloi bat hain zuzen. Lantoki, bertan tresna batzuk aurkitu zituztelako.
Erdiko larrain baten inguruan dagozen eraikinetako hirugarrena, ukuilu edo antzeko zerbait izan zitekeen, aberetegia edo. Zeramikazko hondar batzuk, zezen-buru itxurako “ara” edo gurtzeko gauza bat ediren zituzten (buru hori Gasteizko Bibat museoan dago)
Elexazar-ko txori-ikuspegia. Egilea: Santi Yaniz