OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

5
Amamengandik bilobengana bilobengana

San Prudentzio

EZIN
BESTE
KOAK

Apirilaren 28an Arabako patroiaren jaia ospatzea kontu handia da Gasteizen, baina jende gutxik ezagutzen du San Prudentzioren bizitza.

Kondairak dioenez, gure santua Armentian jaio zen VII. mende inguruan, bakardadean bizitzea atsegin zuen eta Sorian ermitau egin zen, baina denborarekin bakardadetik munduko zaratara itzuli zen, Calahorrara, eta Tarazonan gotzain bihurtu zen. Laster gurtu zuten eskualdean, baina ez da hori frogatzen duen dokumentazio fidagarririk aurkitu.

Ohikoa zen bezala, santuaren hezurrak Erromako hainbat monasterio eta elizetan –Adriano VI.a aita santuak hara eraman zituen 1522an– zabaldu zituzten, baina baita Logroñoko katedralean, Lazkaon, Bergaran eta Tarazonako katedralean ere. San Prudentziori martir aitorpena eman zioten 1586an.

Nahiz eta San prudentzio Arabako patroia izan 1644tik, bere hezurren zati ba-tzuk baino ez daude hemen. 1580an lortu zen lehenengo erlikia eta Santa María Katedralean gordetzen da. Calahorratik etorritako beste batzuk daude basilikan bertan 1921etik.

Santuaren irudirik ezagunena Armentiara doan pasealekuaren goialdean dago, Jose Marin Bosque eskultore valentziarraren monumentu batean. Bertara, egunero, ehunka ibiltari gasteiztar iristen dira Senda Pasealekutik, “Santuarainoko paseoa” izenez ezagutzen dena. San Prudentziori eskainitako basilika erromanikoaren zelai ederrean amaitzen da ibilaldia, Armentiaren izateko arrazoia.

«Nabarmena izan zen haren zuhurtzia, haren karitatea, haren pobreekiko errukia eta gatazkak konpontzeko ekitatea… bakegile eta ondo gobernatzearen ospea zabaldu zen».

INFO+: «Apuntes para una historia de Armentia». Prudencio Alfredo López de Uralde Apellániz

San Prudentzio

Eta baita Vitoria-Gasteizn ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak