Erraldoia da, harrizkoa, eta 70 urte baino gehiago daramatza hor, 1952tik. Egunero, kirolari eta ibiltariak korrika edo ibiliz igotzen dira gurutzeraino.
Olarizu mendia –705 m– Mendiolatik gertu dago. Bere jatorrizko izena Monte de la Cruz edo Kurutzmendi zen eta betidanik izan da tradizio eta ospakizun tokia gasteiztarrentzat. Bertako zelaietan, irailean, erromeria egiten da, eta, horren ondorioz, denda askok ixten dute arratsalde horretan, bertara joan ahal izateko.
Jaiaren jatorria Gasteizko zinegotziek mugarriei urtero egiten dieten ikuskapena da, mugako seinale horiek kaltetuta ez daudela eta bere lekuan jarraitzen dutela egiaztatzeko. Gaur egun, ohiko protokolo-ekitaldi bat baino ez da udalarentzat, baina garai batean garrantzia zuen, eta ibilbidea zaldien gainean egiten zen.
«Danbolina jarraituta eta askaria hartuta urtero Olarizuko zelaira joan eta itzultzen diren gazte gasteiztarren umore ona…»
INFO+: «El libro de Álava». Ricardo Becerro de Bengoa (1868).