OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

13
Amamengandik bilobengana bilobengana

Martioda jauregi-dorrea eta erlikiak*

EZIN
BESTE
KOAK

Hurtado de Mendozatarrak, Arabako nobleziako familia boteretsuenetako bat, Martiodako jauntxoak izan ziren, baina muinoa menderatzen duen dorre honetan apenas bizi izan ziren. Diego Hurtado de Mendoza Infanterriko duke izendatu zuten, eta familiako beste kide batzuek erregeorde, artzapezpiku, kapitain nagusi eta Gaztelako Koroaren enbaxadore karguak izan zituzten.

XVIII. mendean berreraiki zen, eta gaur egun Gasteizko kontzejuak diren antzinako herrixka horiek Erdi Aroan izan zuten garrantziaren erakusgarri da. Eraikina jaurerrien kartzela izan zen, non familia honek bere jurisdikzioa egikaritzen zuen, eta harresidun lubanarro batez inguratua egon zen. Gaur egun zutik jarraitzen du –egoera onean– eta kanpoaldea bisitatu daiteke.

Erlikiak

Garai horretan santutzat jotzen ziren pertsonen hezurrak jainkoaren babes eta debozio objektu ziren, botere sinboloez gain. Hurtado de Mendoza boteretsuek ekarri zituzten Bruselatik gaur egun Gasteizko Arte Ederren Museoan sinesgaiztasun samarrez ikus ditzakegun erlikia txundigarri horiek.

Tebasko legioko eta Santa Ursulako 11.000 birjinen jarraigoaren parte ziren soldaduenak dira. Alemanian martirizatu zituzten III. eta V. mendeen artean.

«Artelan hauek balio artistiko handia dutelako nabarmentzen dira, oihal aberatsez eginda daude eta metalezko hariekin, lentejuelekin eta beirazko bolatxoekin bordatuta… objektu hauek edukitzea etxean zeru zati bat edukitzea bezala zen». Vitoria-Gasteizko Arte Ederren Museoa

Martioda jauregi-dorrea eta erlikiak*

Eta baita Vitoria-Gasteizn ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak