Gasteizko arroko herriak 1813ko ekainaren 21ean frantziarren aurkako Gasteizko Gudu famatuaren eszenatoki bihurtu ziren, Napoleonen tropek gure herria okupatzearen amaieraren sinbolo.
Europako armada boteretsuena –70.000 soldadu frantses inguru– garaitu zuten Wellingtongo dukeak eta Alaba Jeneralak gidatutako tropek, soldadu ingeles, espainol, aleman eta portugesekin, eta jenerala guduko heroia izan zen. Egun bakar batean –Frantziarako ihesaldi etsian erretiratzen zeudenean frantziarrak–, 12 ordu eta hainbat gudu-eszenatokiren ondoren, bi aldeetako 12.000 soldadu baino gehiago hil ziren Gasteizen eta inguruetan.
Gasteizko Guduak hondamen eta desolazio lorratza utzi zuen. Hiriaren ekialdean, Aranako belardietan eta baratzeetan sakabanatuta, etsi-etsian ihesi zihoan frantses karabanaren 3.000 zalgurdien hondarrak –altxorrak eta arte-lan espoliatuak barne– agertu ziren.
Borroka historiko horren oroimenez, Gas-
teizko Guduko hiru solairuko eskultura alegoriko bat altxatu zen hiriko plazarik garrantzitsuenean; 1917an Andre Maria Zuriaren plazaren erdian eraikia, Gonzalo Borrás artistaren lana da, eta hiriko sinboloetako bat bihurtu da.
«Gasteizena bai garaipena, Europako txoko guztietara iritsi baitzen. Ordutik 38 errejimendu ingelesek eta alemaniar batek daukate euren banderetan Vitoria izena, borroka gogoangarri haren oroimenez».
INFO+: «Algo más que la ocupación francesa en Vitoria». Fernando González de Heredia ‘Tote’