fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

9
Amamengandik bilobengana bilobengana

Garrastatxu, baseliza eta ingurua

EZIN
BESTE
KOAK

Garrastatxu, behin ikusiz gero ahantzi inoiz ez. Gorbeiako Parke Naturalaren barruan, Andere Maria Errukiñeren baseliza bertan nagusi, inguru alde eder-ederrean, ikuspegia ere halakoxea.

Amurriotik hamabost minutura, beribilez, Baranbion, eta handik hara ibilteko bideak nahi beste. Baseliza ondoan larrain zelai bat, aire zabalean mahaiak, jarlekuak, sutokiak… eta asteburu-jaiegunetan taberna zabalik: Garrastatxuko txosna.

Giro ederra, berriz, areago, taberna berexi horren ondoan Eztiaren Jaia edo Garrastatxuko Rock Fest delakoa, edo folk-musikaldiak ospatzen direnean.

Gabonetan edo aurretik eskaturik menuak eskeintzen dira, paellak bereziki. Egun izen handiko bat Ahuntzaren Eguna da, ahuntzen sariketa eta herri-bazkaria eta guzti.

Garrastatxu, baseliza eta ingurua

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak