OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

9
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Estibalizko santutegia

EZIN
BESTE
KOAK

Hiritik kilometro gutxira dagoen muino batean, Argandoñako kontzejuaren barruan –37 biztanle–, Estibalizko Santutegia dago. Oso leku ederra da, eta historia eta bizipen aldetik esanahi handia du, batez ere Lautadako arabarrentzat eta ‘betiko gasteiztarrentzat’.

Monumentu erromaniko hau –Euskadiko garrantzitsuena dena– Arabaren nortasunaren ezaugarrietako bat da; arabarren lan nabarmen hau osatzen dute Erdi Aroko elizak eta monasterioak. Estibalizko Andre Maria probintziako zaindaria da 1941az geroztik, eta arabarrek historian zehar bizi izan dituzten milaka ezkontzaren eta beste gertaera batzuen lekuko izan da.

Mendi-ibiltariek ere ezagutzen dute Estibaliz, muino horretan –Gasteiztik 9 km-tara– bat egiten baitute Donejakue Bidearen adar batek, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbideak eta treniko vasco-navarroaren antzinako bideak.

Gaur egun santutegiak ostatua ere badu, terraza eta guzti, zerbait hartzeko eta bertako lasaitasun eta patxadaz kutsatzeko oso atsegina.

Estibalizko Ama Birjinaren irudia

Txikitxoa eta koloretsua, ederra benetan! Oso zaharberrituta dago, XIX. mendean berreraikitako burua, eskuak eta haurra izanik. Bizantziar eragina duen Erdi Aroko Andra Mari tipikoa da eta horregatik agertzen da eserita, «Jaunaren Tronuaren» sinbolo gisa. Ama Birjinaren eskultura, frantsesek apurtuta segur aski, Villafrancako parrokiara eraman behar izan zuten aldi batez. Eliza ukuilu bihurtu zen garai horretan.

Estibalizko santutegia

Eta baita Vitoria-Gasteizn ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak