Sorpresaz beteriko bide, bidezidor eta parkeak, Gasteizen hiri-, industria- eta nekazaritza-inguruneen artean dagoen harmonia deskubritzeko!
Hiria inguratzen duen Eraztun Berdeak –30,8 km– hainbat kontzeju zeharkatzen ditu, eta lotura izugarria eratzen du hiri-parkeekin, bide- eta bidezidor-sare baten bidez. Armentiako Basoa, Olarizuko Lorategi Botanikoa eta Salburuako hezeguneak dira protagonista nagusiak, baina 727 hektarea hartzen dituzten berdeguneez ari gara. Soilik Olarizuko lorategi botanikoak 120 hektarea eta 500 zuhaitz-espezie ditu.
Vitoria-Gasteizko Udalak oinez edo bizikletaz egiteko 8 ibilbide erraz eta seguru diseinatu ditu. Gasteizko erdigunetik Senda Pasealekuan barrena Armentiako Basoraino doana dotorea da. Zadorra ibaiaren bidea jarraitzen duena ere gustatzen zaigu, korridore berde baten moduan funtzionatzen baitu.