OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

6
Amamengandik bilobengana bilobengana

Arkaiako Terma erromatarrak*

EZIN
BESTE
KOAK

Arkaiako termek bazituzten ur hotz, epel eta beroko igerilekuak, aldagelez gain. Lehenengo mendean merkatariak eta soldaduak igarotzen ziren Erromatar Inperioaren bide honetatik (Iter XXXIV ab Asturicam Burdigala), Bordel eta Astorgako meategiak lotzen zituena. Arkaia-Suestatiumera heltzean deskantsatu eta bainu bat har zezaketen.

Erromatarrek hondakin-uren saneamendurako azpiegitura handi eta hidraulikoa eraiki zuten Arkaian. Badakigu erromatarren aurretik Susetatium Karistioen kokaleku bat zela, garai hartan Arkaiako bizilagunak zurezko etxoletan bizi zirela, urik eta saneamendurik gabe, eta, beraz, harrizko termak zituen erromatar spa hura benetako luxua izan omen zen.

Aztarnategi arkeologikoa XVIII. mendearen amaieratik ezagutzen da, baina 70eko hamarkadan Ramon Lozak eman zuen argitara multzo termala. Indusketetan ere aurkitu dituzte baxerak, beirazko ontziak, ile-orratzak eta togetarako orratzak, bitxiak, hargintzako tresnak, txanponak… eta eskultura zati asko. Gaur egun, Miguel Loza eta Javier Niso arkeologoek aztarnategi arkeologikoan indusketak egiten jarraitzen dute, Arkaiako Administrazio Batzordearen ekimenez.

Arkaiako kontzejua Gasteizko erdigunetik 4 km ekialdera dago, eta herri-itxura du oraindik, ez baitago hiriko egiturari lotuta eta nekazaritza-jarduerari eusten baitio. Donemiliagako Goldearen dokumentuan agertzen da eta 1025. urtean monasterioari golde-mutur bat eman behar zioten herrixken artean zegoen. Alfontso XI.ak 1332an Gasteizi eman zion herrixken artean Arkaia zegoen.

(*) Vitoria-Gasteiztik 4km-tara.

Arkaiako Terma erromatarrak*

Eta baita Vitoria-Gasteizn ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak