Historia apur bat
Arabako txakolinak historia luzea du. Idazki zahar batzuei esker, IX. mendean Aiaraldeko baserrietan txakolina ekoitzi ohi zela dakigu. Ardo haiek, gainera, arau zahar batzuek babesturik zegozen, eta ezin ekar zitekeen inondiko beste ardorik, bertakoa erabat ahitua egon ezik.
Alta bada, XX. mendean txakolina guztiz urritu zen, 550 hektarea izaitetik ia-ia desagertzeraino. Honela ere, zeinbat basetxetan ohiturari atxikita iraun zuen. Bertatik, Txakolin Artesau-ekoizleen Elkartea sortu zen, geroago Arabako Txakolina Jatorri Izendapena heldu zen.
Argazki hau Arabako Txakolina Elkarteak utzitakoa da