Amamagandik bilobagana
Lehen eta orain
Faustinak lan handia egin du, beti egin du lan, egin behar zenaz harago pentsatzen gelditu gabe; “orduan gurasoek agintzen zutelako eta bat-bederak obeditu egiten zuelako”. Eskolara gutxitan joan zen, nekazaritza lan zorrotza delako, lurra lantzeaz gain artatu beharreko abereak dagozenean, batez ere. Baserritarron askazia edo leinua, Arzubiagan oraindik bizirik dago, Oier eta Ibon bilobekin baitirau: 30 bat behi okelatarako dadukate eta 50 hektarea labore eta arto. Etxeak gertu daude, bata bestearen aldamenean, eta Faustinak bisitak eskertzen daki, berak hainbat urtez landutako lurren emaitzez-eta jaulkitzen dioten ere eskertzen die.
Baina Faustina’ Uribarri-Arratzuan, senitartekoaren etxean, bizi zen garaian, aitona-amonekin, neba batekin eta hiru ahizpekin, idiakaz eta guztien ahaleginez lan egin ohi zen. “Txikitan beti idien euliak uxatzera, lan egitetik alde egin ez zezaten”.
Txutxumutxuak ekiditea
“Orotara moldatzen nintzen”
Arzubiaga auzoko beste nekazari batekin ezkondu zenean, ez zen asko aldatu bere bizitza: makineria lana pixka bat errazten hasi zen eta seme-alabak beta eta lekua betetzen. Uribarri-Arratzuan 15 bizilagun, eta gaur egun desagertuta dagoen beste etxe eta eliza bat besterik ez zegoen leku batera joan zen bizitzera.
Faustinaren bizitza hori izan da, lan egitea “eta beti denarekin nahikoetsia”. 94 urte dituela, aspaldiko garaiak gogoratzen ditu, ama galdu zuenekoa (7 urte besterik ez zuen); eta izeba bat etorri zen senide guztiak zaintzera. Berau alargun geratu ezkon-nebarekin ezkondu zen, “txutxumutxu maltzuzrrak eta esames gaiztoak ekiditearren”.
Bizirik nagoen bakarra
“Nagoen bitartean, banago”
Txirrinduak askatasuna eman zion “hiriburura” joateko mandatuak egin behar zirenean. “Atezain bat zegoen sarreretako batean, eta bertan txirrindua uzten nuen, eta erostera bitartean, berak zaintzen zidan”. Ihesalditxo hura zen garai haretako nekazari gazte batek egin zezakeen guztia.
Lanak ez ezik, etxeak ere lotzen zuen, beste bat bezala zaindu behar zen eta. “Ez genuen bakarrik inoiz uzten, ez eta mezatara joateko ere”, dio Faustinak. “Nire aitaren etorkitik bizi den bakarra” izan arren, ez du inoiz heriotzan pentsatzen: “egokitzen denean, dagokiona, eta nagoen bitartean banago”.
