MEMORIAK GIDATUTAKO DISFRUTATZEKO MODU BAT

Amamengandik bilobengana bilobengana

Candida Fernandez de Troconiz

Zurbao gaur egun etxe berriak dituen herria da, ondo komunikatua, Gasteizko zalapartatik pixka bat aldendu nahi duten gazte askoren bizitza errazten duena. Candida Fernandez de Troconizek oso bestelako herri bat ezagutu zuen, gaztetan ezkontzera etorri zen Zurbao hura, oraingo etxeen erdiak eta 4 jauregiak besterik ez zedukana.

Aita-amaginarrebak bizi ziren etxe zaharrean eman zituen ezkondutako lehen hamabost urteak, haiekin eta ezkongabeko bi nebatzakoekin. Bere bost seme-alabak bertan jaio ziren eta 7 haurdunaldi bizi izan zituen, sukalde zaharreko zorua urez bete zuten uholdeen kopuru bera. Ibai hura etxe ondotik iragaiten zen, erabiltzen zuten arropa igurtziz ikuzi eta garbitzeko eskaintzen zion leku beretik.

Letraka ordaintzea

Gaur egun bizi den etxe berrira lekualdatzea lan asko egin ondorean gertatu zen. Etxe zaharra zen, ia erortzeko arriskuan zegoena, eta eurek erosi zuten, konpontzeko asmoz: “zoruak, sabaiak eta dena egin behar izan genuen. Ni langile bat gehiago nintzen, hormigoi-makinaz eta zementuz beteriko eskorgak eroan eta eroan”. Eta lortu zuten.

“Dena berria ipini genuen, eta ia dirurik gabe. Etxea egin zigunak berak altzari batzuk saldu zizkigun, eta onena har genezan eta ahal zenean ordaintzeko esaten zidan. Gero letra zetorren eta txerri bat edo zekor bat saltzen genuen ordaindu ahal izateko”. Banka modernoaren aurretik kanbio-letrak ordainketa segururako eta epe laburreko finantzaketarako tresna ziren.

Gelditzeke

“Jaungoikoak nahi dituen seme-alabak, eta kito”

Candidaren etxean ‘alorrean’ aritu izzn dira beti, lurrean, zereala, patatak, erremolatxa eta denetarik ereinez, baina makinarik gabe, dena eskuz. Zedukaten lurra alokatu egiten zuten. 200 anega inguru aipatzen ditu, eta horrek 50 hektarea inguru izan litezke.

Berak, gainera, etxean zeuden 4 edo 5 behiak jezten zituen eta “ateratzen zuen esnearekin eta auzokoei saltzen zienarekin jaten genuen. Ez zegoen dirurik, etxean genedukana baino ez, haragia gure zekorrena, oiloena, txerriarena zen, eta lurrak ematen zuena”

Zereala kooperatibetan saltzen zen, baina askotan gasturako ere ez zuen ematen, ateratzeko lan-eskua behar zelako, “ezin genuen bakarrik”, eta langileei ordaindu eta elikatu egin behar zitzaien. Candidak seme-alabak, senarra, aitaginarreba, langileak zaintzen zituen eta ez zion inoiz behiak jezteari utzi -“nire senarrari ez zitzaion gustatzen hori egitea eta ez zuen inoiz ikasi”-, eta abereak zaintzea eta landara, beste bat bezala, irtetea atsegin zitzaizkion.

Traktore bedeinkatua

Traktorea haiek urtetsu xamarrak zirenean heldu zen. Lehenengoa senarrarentzat izan zen, baina laster Candidarentzat ere beste bat erosi zuten, eta gida-baimenik gabe –“lortzeko astirik ez nuelako”–, berehala ikasi zuen gainera igotzen eta soroetan erabiltzen, alor batzuk, ordurakoxe, beraienak zirelarik.

Ezkondu arte Zerion egin zuen lan bere guraso eta neba-ahizpekin, bertan jaio baitzen. Han 15 urte bete arte ikasi zuen, “eta eskolatik atera nintzenean jada aitzurra nire begira zegoen soroan”. Gero, negu batzuetan, Andetxara bidaltzen zuten, mojen eskola batera, josten, brodatzen eta sukaldatzen ikastera. “Baina eguraldi ona iristen zenean, atzera sorora”.

Candida seme-alabak izateko betebeharrarekin ezkondu zen, “eta etorri ziren jainkoak nahi izan zituenak”. Ahal zuen guztia egin behar zuela pentsatuz bizi izan da beti. “Ni ez nintzen gelditzen, ez nintzen konturatzen zerbaitek min ematen zidan, atsedenik gabe lan egin behar zen”.

Bere oroimenean ez dago larunbat edo igande nagien oroitzapenik, “ez jairik ez jan-edanik. Igandeko meza eta doi-doi”. Eta, hala ere, Candidak oso zoriontsua izan dela dio.

Gutirekin zoriontsu

“Orain denagatik kexatzen dira”

90 urterekin, Candidaren ahotsak emakume batek bizitzaren bete-betean adina kalipua du. Ezerk ez dio ihes egiten bere begirada eta kontrolari, badaki zer egin behar den eta nola. Interes handiz begiratzen die lurrari eta munduari, eta uste du engoitik ez dagoela gauza askotarako oinarririk, etengabeko kexa dela nagusi. “Kexatzen denari gehiago egiteko esaten diot”.

Berari txirrindu batek erraztu zion gaztetan herriz herri ibiltzea eta traktore batek lagundu zion soroak lantzen, eta etxe aurrean gidatzen ikasi eta kaskoarekin inoiz erabili ez zuen motor batek utzi zion noizean behin Gasteizera joaten bere enkarguak egitera.

Ezerk ez du arabar hau bizitzan geldiarazi, eta gaur egun, gurutze-puntua eta letra-zopa eskuetan, leiho aurrean entretenitzen ditu orduak, Zurbaoko egunak iragaiten patxadaz ikusiz.

Candida Fernandez de Troconiz

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Soroa hotza eta gogorra zen”
“Gatzak jendea batu-batu egiten zuen”
“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.