OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Asparrenak iragan bizia gordetzen du burdinazko eskeletoetan. Mendiaren eta herriaren artean, erdi-eroritako toki bat dago, burdinazko habeekin ortzia urratzen duena. XIX. mendearen azkenaldia gogoratzen du; orduan Arabako lehen siderurgia-fabrikak ez zuen atsedenik hartzen, ez gauez ez egunez, eta gizonak ikatza erre eta erre aritzen ziren, hainbat sendiri, herriko zein kanpoko, jaten emaiten zion metala urtzeko.
Gaur egun ia galduta dagozen ikatz-biltegiak, eta ahotsik eta urratsik entzuten ez den jauregi batek iraganak orainari eustea eragiten du. Oraindik ere bada “ugazaba”-ri buruz hitz egiten duenik, egin ahal izan eta lortu zuen jaun haretaz; Araban gehienak nekazariak ziren garaian, Araian hainbeste ez ziren baina, harek industria berria eraiki zuen.
Udalerria osatzen duten herrietan industria beti egon da, bai Albeizko irin-lantegia bai ibaian Eginoraino ibili izaiten ziren eiherak edo errotak edo boluak.
Gaur egun, Ametzagan industrialde zabal bat dago, egunoro hiriburura joan behar ez duten bizilagun askori lana emaiten diona.
Siderurgia orduan berri haretatik ehun urte baino gehiago irago ondorean, herriak oraindik dardar egiten du baina doinua oso bestelakoa da. XXI. mendeko gazteek musika entzuten dute beren beribiletan hoskorailuez, garai zaharretako lantegiko tximinia luzearen ondoan, errekaren gainean zutik baitirau, orduan baino garbiago doan ibaiaren aldamenean.
Asparrena-ren oroitzapenak
No results found.