OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Agurainek ikuspegi asko du. Historia luzea duelako, ikusgarri horietako bat hiri zaharreko hiru karriketako harria da: Kale Nagusia, armarri eta mazmarro eta balkoi ederrak daduzkaten etxeez osatua; Zapatari kalea, izenak berak dioenez zapari, oskigile, zirol zirenen lantokia izan zena, antzinan; Harategi kalea, etxabe gutiz gehienetan hain beharrezkoa zen harakintzan lan egiten zutenen bizitokia baitzen.
Herria, gainera, gaur egun industria-herri da. Hasieran errotak zegozen, eiherak, eta handik, 1848an Araban irin-langintza eraiki zen, lehenbiziz; gero, lantegi handiak heldu ziren eta XX. mendean herrialdeko lehen siderometalurgia kokatu zen, lehengo larrain-soroetan.
Izadia ere ikuspegian, egon ere, eskualde hau ingurugiro ederraz babestua dago, Entzia mendilerroaren azpian. Eskualdeko bideak eta zidorrak ibiltea baino ez da hainbat oroitarri megalitiko, triku-harri edo hegazti migratzaileen aterpe den zingira bat ikusteko. Done Jakue Bidea ere hemendik doa.
Hiribildu hau, dagoen lekuan dagoelako, hots, bide askotako “gurutze” batean, historian oso gune berezi edo bere-berea izan da, izaera bera ere markatua: erromatarren garaietan Bordele eta Astorga bitarteko harbide edo galtzadak zeharkatzen zuen; aipatu berri dugun Done Jakue Bideak ere bai; arrain-ardoaren bideak, Araba eta itsasoa lotzen zuenak hemen zehar egiten zuen joan-etorria; gaur egun N-1 errepide garrantzi handikoa, Frantziarakoa eta Frantziatikoa alegia, hemendik iragaiten da, eta, ondorioz, logistika-gune
Agurain-ren oroitzapenak
Kepa Ruiz de Eguino jakingura handiak dituen gizona da, baina agian atseginen duena bere herriaren bilakaera ezagutzea da, iragan loriatsuaren sekretuak, atzokoak gaurkoa ondo ulertzeko duen garrantzia.
Aguraingo Kale Nagusian bertan jaioa, Kepak musika ona maite du, ez da aspertzen bere munduari argazkiak ateratzen eta historiaren zirrikituak artxiboetan bilatzen. Gizon eginkorra da, Aguraingo musika-bandaren kide eta antzerki-taldearen sortzaileetako bat.
Agurain udalerriko, eta bere hergoienetako halaber, ohiturak, ekanduak eta tokizenak azter eta biltzeko lanak argitaratu izan ditu. Agurain eta Iruraiz-Gauna herrietako zein Entzia eta Iturrieta mendilerroetako toponimia-mapak egin ditu.
Eta Arabako Etnografia Mintegiaren bidez, ekarpenak egiten segitzen du Euskal Herriko Atlas Etnografikoari, zehazki, honako bolumenei dagokienez: Nekazaritza, Artisautza eta hainbat lanbide, Jaiak eta Ekanduak.
Bere ikerketen ondorioz, Agurainen hitzaldiak eman eta erakusketak antolatzeko eskatu ohi zaio, eta herrian oso ezaguna da. Ikerketa gehienak salvatierra-agurain.com eta agurainberria.blogspot.com webguneetan argitaratu ditu 2011. urteaz geroztik. Beste egile batzuekin batera, Agurain udalerriaren eta Arabako Lautadaren historia, ohikuntza, hirigintza, etnografia, antzee eta kulturari buruzko 300 artikulu baino gehiago zabaltzen ditu
Neguan Europako Iparraldetik milioika iristen dira, eta Iberiar Penintsulako edozein bazterretan ikusi ahal dira, udan, berriz, penintsulako iparraldean, basoetan, kumeak egiten dituzte.
Ehizatarako espezie tikia da. Lau birigarro mota dagoz eta honako hau ohikoena da. Zozoaren ahaidea, ahaiko berekoak biak.
Ar-emeetan koloreak ezberdinak ditu: arra bulargorri da, emea, aldiz, arre.
Ale-jalea da, hazizale hala egia, eta zuhaitzen kimuen zalea da, izan ere, zuhaizti edo basoetan ibilzalea da oso, ez zaizkio landa zabalak gustatzen.
Txolarrearen neurrikoa, hor-hor, edozein urtarotan ikusteko erraza da.
Urari oso atxikia da, ibaietan bizi da. Sugerik igerian ikusiz gero, biperakara dateke, ehuneko ehunean ia-ia. Irudi honetakoa gaztea da.
Ez da posoitsua, ez du ausikiten, beregana hurbildurik ere.
Biperaren antzeko burua duelako, helduzaroan, biperakara esaten zaio, hiruangelukoa baitu, baina suge honek begi-ninia biribila du.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.