Entzia esaten zaio eta mendilerro ikusgarri honetan hainbat oroitarri, megalitikoak asko, eta hainbat bidexka, zidor eta inda, gailurrez gailur mendizaleek goza dezaten. Lekua halakoxea, ederra, ugaria, harkaitz eta baso, eta, honelarik ere, inor gutik ezagutzen du!
Mendizaleak, ez nekerik ez bide txarrik, laster iristen dira, goiti, 1.000 metrotan dagoen ordekara, inongo ikuspegi eder-luzeak agerian ukaiteko. Nafarroa hurbil, sinesteak lan badu ere, mendialde horretan, orain 50 urte direla, petrolioa edo “harrolioa” edireiteko induskatu zuten, zulatu zuten. Milaka ardi eta behi ibilten dira, alhan, hango bazkalekuetan, landetan, larreetan.
“Mendia gurea da”
Entziatik Urbasara, goi-ordoki ederra, Aguraingo herritarrek abereak larretara eraman ahal dituzte eta ditzakete, eta egurra ekarri ere bai. Partzuergoa da, herri-lurrak dira, usak, orain 600 urte hala ziren eta oraindik ere hala dira. Abeltzainen arteko lipiztak eta liskarrak ugari, baina ez erregeek ez elizak zituzten mendiotako eskurik, ez eta zergarik jasotzeko ere.
Agurain bi partzuergotan dago, bata Entziakoa eta Iturrietakoa bestea.
Irekia-Eusko Jaularitza. Pedro Odriozola