Agurain Lautadako harribitxia.
2 km.-ko harresi luze-luzea, zegozen zazpi ateetarik bat bakarra dago, dorretzar batzuk duela 800 urte bezalatsu dirautenak, bi eliza-gotorleku bere ibiltokiekin eta 1611ko klausura komentu bat, hauxe Agurain zaharra gaur egun. 1564ean izan zen suteak zurezko eraikin zahar gutiz gehienak suntsitu zituen, errautsi zituen, honela eta guztiz ere, hiribildu haen egitamua, nolabait, zutik dago, hiru karrika paralelorekin. Egun arte zutik, halaber, juduak sartzen ziren atariñoa eta Alargunen Etxea esaten dioten aldea.
Antzinate aberatsaren ezagugarri hainbat jauretxeren aitzinaldeetan dagozen armarri bikainak, 50 baino gehiago, Azkarraga, Begoña, Eulate edo Bikuña leinuetakoak adibide.
Argazkia: Agurain, 1930 irian. E.Guinea. Gasteizko Udal Artxiboa


Uriarte, Bustamante, Begoña, Eulate edo Azkarraga, besteak beste, Aguraingo karriketan ohikoak ziren abizenak, eta haien mazmarroak hor ageri. Gaur egun, etxe horiek gehienak itxirik dagoz, loretegia ondoan izanagatik, baina haien handinahi izaite horrek Kale Nagusitik ibilteari zerikusirik eskaintzen dio.
Eliza eta gotorleku, XV-XVI. mendeetan eraikia, zaintza egiteko ibiltoki ikusgarria eta koro ezin ederrago bat, hau guztiau Andere Mariaren eliza. Koroak Karlos V.aren inperioaren historia jaulkitzen du, beraren sendiaren omenez bezala, eta Felipe II.a ume zenaren erretratua ikusi ahal da.