OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana bilobengana

Dorretzar biribilak

EZIN
BESTE
KOAK

Urizaharrako hegoaldean dorretzar biren artean atetzar bat eta bertotik barrura sartzea filme batean bezala da. Erdi Aroa gure orainaldi honetan, itxuraz, orduan errege gaztelarrak Araba osoan zehar konkistan ekin eta ekin.

Urizaharra sortu zeneko foru-eskutitza galdurik dago, baina hiribildu hau bide oso garrantzi handikoa begirapetzeko, kontrolatzeko alegia, eraiki zela ez dago zalantzarik, Nafarroako mugak indartu beharra zegoela eta; orduan Gaztelan errege Alfontso X. Jakintsua, XIII. mende aldean. Egun ere ondo ikus daiteke hiribilduaren egitamu egin-egina, arbendola itxurakoa, erdibiribila. Harresi lodiak inguratzen zuen, nahiz eta orain aurri batzuk baino ez geratu.

Gaztelako errege Enrike II.ak “Peñacerrada” hiria Sarmiento-tarren leinu boteretsuari eman zion, Diego Gomez Sarmientori hain zuzen, erresumako gozogile nagusia baitzen. Sarmientotarren armarria oraindik ere Hijarko dukeen etxean nabari.

Harresi inguruko ibilbidetik ikusita –horma-irudietan ekandu zaharreko irudi zoragarriak– begiak beteko paisaia inguru osoan. “Peñacerrada” tokizena garai haietatik dator eta ez da oso garbia: herria antzinako Peña izeneko baserri baten gainean eraiki ote zen? Nondik “cerrada” atzizki hori? “Penna-çerrada” “Penna-amurallada” ote da?

Arabako Herrial, Amamengandik bilobengana | Urizaharra
Photo-Araba

Urizaharra gainetik ikusia. Photo-Araba

Dorretzar biribilak

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.