Entzian Legaire eta landa zabal honetan, Euskadiko beste edozein lekutan baino megalito bilduma handiagoa: Sorginetxe eta Aizkomendiko triku-harriak, Egilatzen; Mendiluzeko cromlech-a, Larrazabal, Akarrate eta Itaidako dolmenak, menhirrak eta abar, jentilen garai zaharretako triku-harri, jentilarri, mairu-baratz… liluragarriak.
Sorginetxeko triku-harria hilobi-oroitarri milaka urtekoa “Arrizala” herriko bazterralde batean dago. Arrizabalaga du herriak izena eta sorginek etxerik ba ote zedukaten ez jakin arren, harri zabalak dagozen lekua dela ezin uka. Eta urteetan eta mendeetan hor zutik egon arren, ondo jarrita dagoz egon ere, egonean. Paleolitiko edo Brontze Aroa esaten zaien antzinate zaharreko hilobiak direla uste da, K.A.ko 6.000 eta 3.000 urte bitartekoak, uste denez.
*Photo Araba