Xabier Santxotenaren eskultura-lana ohiz zurari atxikia da, burdina edo buztina ere lantzen duen arren. Olerkari-zizelkari nafar honek, Jorge Oteitzaren ikasle honek, ukitzen duen edozein ekai zerbait bizi, adiarazkor eta eder bihurtzen du.
Haren Museo-tailerrean berak egin eskultura gauzarik gehienak ikusgai dagoz; antzinako eta gaur egungo irudien artean ibilten diren gauzakiak dira, natutalaren eta leunduaren artean.
Gainera, Eguberrietan, duela 25 urtetik hona, Teresa Laespada margolariak lurbirako leku guztietatik helduriko belenak erakusten ditu, Munduko Belenen Erakusketaren apailatzaile baita.