OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

5
Amamengandik bilobengana bilobengana

Erdi Aroko janzkera

EZIN
BESTE
KOAK

Dena Erdi Aroko azoka egitea erabaki zenean –orain 27. egitaldi baino gehiago– hasi zen. Maribi Canibe, garai zahar haietako emakumeen janzkera nolakoa zen aztertzen hasita, modan zegozen mototsak, kapelak eta buruko apaingarriak ediren zituen, eta harez gero bere jaidura bihurtu zen. Berekin alaba eraman zuen, Estibalitz Santisteban, orduan 18 urteko, eta bien artean, urterik urte, euskal anderazkoek, bai ezkonduek bai aberatsek edo handikien senitartekoek janzten zituzten buru-apaingarri haietako 46 modelo berreskuratu zuten, nonbait paper zaharretan jasota.

Lihoz, zetaz edo errallonez eginak, Maribik alabarekin berregin eta erakustera eman ditu, bai eta haietaz jantzirik zutibili ere. Euskal Herrian, Hegoaldean hain zuzen, erabiliak ohi ziren janzkera haiek ez ziren erabilten Espainian. “Akelarre” filme sariztatua egiteko, adibidez, haien bien aholkuaz baliatu ziren, eta Nerea Torrijos-ek Goya saria irabazi zuen, janzkerarik onenari emana, hain zuzen.

“Janzki batzuk mausoleoetatik ere eskuratu ditugu, Maria Sarmiento Kexaan ehortzita dagoenarena esate baterako, harriz zizelkatua dagoena”, baina dokumentazio-iturri nagusiak grabatuetan eta margo-lan batzuetan aurkitu dituzte, batez ere, bat Mendieta margolariak egina eta Bizkaiko Foru Aldundian erakusgai dagoena.

Erdi Aroko janzkera

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.