Nolako zen bisitza?
Atzoko bizitza Artziniegan egunik egun bizirik dago, Artea Elkartean jarduten duten herrikideen eskuzabaltasun eta ahaleginari esker. 1977an gazte talde batek antzinako gauzen erakusketa antolatu zuen. Orduko arrakastaren ondorioz, gaur egun eraikin historiko batean dagoen erakusketa zabala eta askotarikoa dugu, 1.700 metro karratutan hamazazpi geletan banatua. Erakusketan, eskualdeko bizilagunen biziera zaharra, bai kalean bai baserrietan, nolakoa zen ikus daiteke.
Gizakia beti helburu, Museoak beheko aldean landa-bizimoldea darakusa, hots, baserrikoa, bizitoki eta lantoki zen heinean. Lehenengo estaian, kaleko bizimodu zaharra ikusgai, eta hor, eskola, denda, botika, antzinan ziren bezala.
Argazkiok Artea Elkarteak eta Etnografia Museoak utzitakoak dira.