Hagurain-dik Salvatierra-ra! Harresiz inguratua den hiribildu eder-eder honek –oroitarri-multzo izendatua– izena aldatu zuen, 1256an Gaztelako Alfontso X.ak konkistatu zuenean.
Bi kilometroko harresia eraikiarazi zuen, inguru osoan, eta foru bat eman zion, bai eta azoka edo zeia egiteko eskubidea ere. Urte oparoak izan ziren, baina 1564an dzanpez amaitu ziren, izan ere, herri guztia zurez egina eta sute ikaragarri batek hartu zuen, 800 hil ekarri zituen izurritearekin batera, hura bai “annus horribilis”, urte lazgarria.
150 urtean Agurain’ Salvatierrako kondeak jaurri zuen; lehena, Jaun Pedro, Aiarako Kantzilerra izan zena, “pernada” esaten zioten eskubidea ere baitzuen. Karlos V.aren aurka Gaztelako “comuneroak” altxatu zirenean, nobleen artean haiekin bat egin zuen bakarra izan zen, eta ondorioz, Ayala-tarrentzat guztiz kaltegarri bihurtu zen, Arabako askazi garrantzidunena izan arren. 1524ko urtarrilean, Karlos V.a Hiribildura etorri zen, Gasteizerantz zihoala, eta foruei zin egin zien.
Harresi gainetik ibiltea, osteratto bat eginez, edo eliza-gotorleku inguruko ibiltokitik begiratzea halako giro antzinako haretan, misteriotsuan, nolabait, murgiltzea bezala da.
Agurain, 1920 irian. E.Guinea. Gasteizko Udal Artxiboa