Evaristo, La Polla Records-eko kantari eta letrista “txoro-txoro egiten” Agurainen hasi zen. Herria musikala zen, eta bertan penintsula osoko punk-talderik enblematikoena sortu zen, baina ez bakarra, hala ere, beste batzuk ere bertakoak: Kaos Etiliko, Kaotiko eta Dupla, adibidez, bai eta musikari tradizionalenak ere.
Sebastian Iradier. “La Paloma” abesti ezagunaren konpositore handia hemen bizi izan zen, eta Juan Aramburu musika irakaslea, Luis eta Enrique Aramburu konpositore arabar handien aita bertan jaio zen. Herriko seme ere Dimas Uruñuela musikaria, beronen seme Jose Uruñuelaren izenean Gasteizko Dantza Akademia.
Aguraingo Lezea txistulariak izan dira maiteenak. Aniceto Lezeak eta bere seme Pepek herriko erromeria ia guztiak girotu zituzten 30eko hamarralditik aurrera. Dinastia hau Angel aitonarekin hasi zen, musika ikasi baitzuen, beste askok bezala, herriko organo-jotzailearekin.
La Polla Records bere herrian kontzertuan. Kepa Ruiz de Eguinok utzitako argazkia