Artziniegako odoleste edo buzkantzak, aspaldidanik izen handikoak izan dira, eta izen nagusi bat ere bai: Avelina Torre Revilla.
Burgosko herri batetik etorria, 1929an helduta, ume zela bere gurasoek, Goiko Plazan jatetxe bat ireki zuten.
Ezkondu zenean Amezola etorbidera aldatu zen, eta etxeko behealdean lantoki bat eratu zuen, eskuz hestebeteak ekoizteko.
1955ean alargundurik, aurreztutako diru guztia Embutidos La Encina, Avelina Torre Revilla (Vda. de Ibarra) izeneko enpresa sortzeko zuzendu zuen.
Gaur egun, La Txori –honela esaten baitiote denek hemen Avelinaren odolkiak saltzen diren lekuari– bai herrian bai inguruko herrietan bere ekoizkaiak saltzeko toki ezaguna da.