OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Okondo

Amamengandik bilobengana
bilobengana

Okondo ibarra Aiara haraneko harana da. Leku txit lasaia, errepide luze –ibarra– baten bi aldeetan sakabanaturiko etxeez eta basetxeez osatua. Alta bada, San Roman –Okondogoiena– ere bada eta hau gain batean dago, goiena horregatik, herriko ikuspegirik politenetako batez gozatzeko gune irona, berebizikoa.

Kondairak dioenez, hemen ba ei zegoen ugalkortasun-zuhaitz bat eta antzinan emakumezkoak erditzera etorri ohi ziren, umeak dohainez eta ontasunez beterik jaio zitezen. Halako kondaira haietatik sortu ei ziren, antza, orain arte iraun izan diren hainbat erromeria edo basajai, Otaola baserrikoa bat.

Beste ohitura batzuk, ordea, historian galdurik geratu dira, Eskoriatza edo Eskauriatzako Mahaiarena, esaterako. Mahai haren inguruan “Noble y Leal Valle de Oquendo” –“Okondo Ibar mazal eta leiala”– zeritzoneko herritarrak batzarren egiteko eta beren ordezkarien haustesteko biltzen ziren.

Gaztaina ugariko basaldea zen, garai batean, eta ikazkinen lantoki oparoa, pago ederrak ebakitzen baitziren “boto” edo “botolarren” askotako txondorrak elikatzeko, ikazkintzan. 50. hamarraldi inguruan egur-ekoizpena gainean zebilen, herrian honegatik hainbat zerrategi, lana erruz eta “urre berdea” esaten ziotenak dirua emaiten zuen. Lehenago ere, Itzalde ibaiak, herria alderen alde zeharkatzen duenak, hainbat errota edo eihera eta ola higiarazten zituen, uraren indarraren indarrez.

Egungo gazteek, berriz, erronka berriak dituzte. Noiz-behinkako lagun bilerak beste egutegi batek markatzen ditu, historia luzeko egunak ere tartean, izan ere, egungo bizimodua, hein batean, herritik at egiten da.

*Aitzinaldea: Josune Rodriguez Okamika, ume zela, zalditegian. Argazkia sendiak utzitakoa da.

Okondo-ren oroitzapenak

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Okondo
Amamengandik bilobengana
bilobengana
Haurrak hilten zituen “sakamanteka” ohi zebilen

Okondo

Zifrak

30 km2

Herriak

Irabien, Billatxika, San Román (Okondogoiena), Ugalde, Jandiola eta Zudubiarte

Beste datu batzuk

  • 2.000 bizilagun (XVIII.mendean)
  • 1.174 bizilagun (2024)
  • “Todo por la pasta” filmearen gertatokia
  • Eleberri batzuen aritokia

Okondo

Argazki galeria

Ezagutu Arabako herri gehiago