Okondogoiena edo San Roman ederra da bere gainaldean, Okondo ibarra ikusteko behatoki egokia baita, landaredi betean, basetxeez osaturiko baserrittoetan, aldapan gora eta aldapan behera, erreka ondoan, leku miresgarrietan.
Kirikino-hesiak edo kirikiñusiak ugari bai ugari basoaldeotan, beti gaztainadiz beteak orduan, neguan gaztainak biltzeko lekuak ziren. Gaur egun, aztarrena batzuk, doi-doi, geratzen dira, baina herrian, kalean alegia, erreplika bat eraiki da haien oroigarri.
* Xabier Ramosen argazkia
