OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

6
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Igeri-tokiak

EZIN
BESTE
KOAK

Igeri-tokiek hemen historia dute. Inguruetako herrietan ez egitasmorik ez inolako asmorik zegoenean igeri-toki bat egiteko, Okondon eraiki ez ezik onenetako bat zelako ere ospe handia hartu zuen.

Hiru toki, zehazki, neurriz eta sakoneraz ezberdinak, adin guztientzat, aldagelak, dutxak, taberna eta inguruan lertxundia, zementozko mahaiekin, udako egun luzeak gozatzeko.

Gerizpetan, hoxpilean egoiteko, igeri egiteko eta txitxiburduntzia edo egiteko leku ezinago egokia, irona. Udako giro lasaian aisialdia emaiteko modu herrikoia zenez, inguruetako herrietarean eta Bilbotik bertatik ere jende ugari etorten zen.

Eraiki aurrez, 70. hamarraldiaren hasieran, ibaia eta zementozko egitura bat besterik ez zegoen, zubiaren azpiko osinean, gaur egun igeri-tokietako sargua den lekuan.
Beste leku bat ere bazegoen igerian aritzeko, Maiorgako urtokia hain zuzen, antzinean presa, Itzalde ibaian egon ziren hainbat olaren azken herexa edo hondarra. Ibai hau, berriz, antzina haietan ur garbikoa zen oso, eta karramarroz betea ere bai.

Igeri-tokiak

Eta baita Okondon ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.