OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana bilobengana

Ardoaren etiketak eta askoz gehiago

EZIN
BESTE
KOAK

Oionek ardoarekin duen harremana historikoa da, baina gorabeherak izan ditu urteetan zehar. Mahastiak eta ardoaren merkataritzak, olioarekin batera, zentzua, aberastasuna eta bizia eman zioten herriari XVI. mendetik XIX. mendera arte. Gero, filoxera etorri zen, eta mahatsondoen suntsipen larri-larriak ekarri zituzten beste gorabehera batzuk. Bizirauteko, nekazariek aspaldiko ezagun bat landatu zuten, laborea, eta arbendolondoak ere bai.

70eko eta 80ko hamarraldiak ardoaren berpizkundearenak eta upategi handien instalazioarenak izan ziren. Oiongo nekazaritzaren eraldaketa handia 1999an izan zen, ureztaketa berria inauguratu zenean, eta mahatsaren ekoizpena % 500 baino gehiago handitu zen. Gaur egun, mahatsondoek, baina baita olibondoek eta arbendolondoek ere, Oiongo paisaia apaintzen dute.
Ardoaren esentziak Oionen goi-goiko enpresa batzuen sortzea eragin du.

Argraf antze grafikoen enpresa munduko liderra da ardo-botilentzako etiketak diseinatzen eta egiten. Baina ardoaren sektore osagarriak (teknologia enologikoa, upelgintza edo ontziak) ez ezik, Logroñotik hurbil egoiteak ere (5 kilometro hor-hor) Oion kokatu du. Bere gerriko industriala Arabako bigarren garrantzitsuena da, Gasteizkoaren ondorean.

Argazki-oina: Oiongo Udalari Miguel Cavero Carazok utzitako argazkia

Ardoaren etiketak eta askoz gehiago

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak