OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Laudio Arabako udalerririk handiena da, baita industrializa-tuena ere, denboran zehar indar industrial hori mantentzen duena eta Aiaraldeko biztanleriaren parte handi bat sosten-gatzen duena. Hiriburu bizkaitarrarekin lotuta dago trenaren bitartez, ordu erdiko bidaia da eta Bilborekiko harremana erabatekoa da.
Hirigune honetan bizitza aztoratuta eta nahiko presaka igarotzen da, baina garai bateko itxura gordetzen duten auzo txiki sakabanatuz inguratuta dago, landa-elementuz beteak, non bizitzak oraindik ere astiro bizi diren, paisaiaren berdetasunean eta Nerbioi ibaia elikatzera jaisten diren erreketako uretan islatuta.
Hemen bizi izan ziren Urkixoko markesak eta parke historiko bata utzi zuten denon gozamenerako 1975 urteaz geroztik. Abuztuko azken larunbatean erre eta jan egiten dituzte odoloste gozoak, hurrengo eguneko hitzaurrea besterik ez direnak. Orduan, oso aspalditik datorren Kofradia herri mahai erraldoi baten aurrean elkartzen da San Roke gurtzeko herria izurrite-tik libratzeagatik. Elkartasunean, jaian eta kulturan egiten duen lana funtsezkoa da gaur egun.
Laudiok bere aurrerapen eta modernitatearekin batera bizirik mantentzen jakin duen historia luzea du. Herri alaia da, bizitzaz betea, industria-porrotak gorabehera, eta 1983ko abuztukoa bezalako uholde historiko bat izanagatik, bere indarguneak be-re horretan mantentzen dituena.
Laudio-ren oroitzapenak
(Eremuak): Areta · Gardea · Ugarte · Latiorro · Landaluze
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.