OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

4
Amamengandik bilobengana
bilobengana

Dolumin Barikua

EZIN
BESTE
KOAK

Laudion tradizio handia duen hitzordua Dolumin Barikuarena da. Aspaldi aspalditik, egun horretan, haran osoko pertsonak hurbiltzen ziren beren herrietan bertan ez zituzten pribilegio kristauen bila. Gaur eguneko arrazoiak jaiarekin lotuta daude gehienbat, baina erakargarriak berdin berdin.

Dolumin Barikua, askorentzat, Aste Santuko hasiera da. Garizumako azken ostirala da, eta kristau egutegian uko zorrotzena du markatua: «barau eta abstinentzia eguna da, haragien kontsumoa debekatua geratzen delarik». Laudion izan ezik… izan ere, herritarrek diotenez, Urkixoko markesen batek Aita Santuaren aurrean esku hartu zuen bulda bat lortzeko, zeinaren arabera Laudion haragia jan baitzitekeen, nahiz eta Garizumako ostiralik zorrotzena izan.

Hala, 1890ean lehen markes jaunaren testamentu-mandatu gisa ezarritako nekazaritza-abeltzaintza azoka hari prestutasun handiagoa emango zitzaion. Ez dago dokumentuetan jasota okela kontsumitzeko baimen hura, eta, beraz, bertako trikimailu bat besterik ez zela izan uste da. Nolanahi ere, egun horrek udalerriko jai handienetarikoa izaten jarraitu du.

Galdu ezineko beste egun ospetsu batzuk dira San Blas Azoka eta Baserritar eguna, herriko jaien erdian.

Dolumin Barikua

Eta baita Laudion ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana
Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak
Arabako herriak - Emakumeak OKONDO mujeres
Nobedatea

Okondo Emakumeak

Okondoko emakume guztiei behar-beharrezko omenaldia egiten dien dokumentua da; beren ahalegin eta dedikazioari esker, gaur egun guztiok jaso ditugun eskubideak lortzen lagundu baitute.

Inma Roizek, Arabako Herriak ekimenaren sortzailekideak eta “Manuela” eta “Oro verde” eleberri bikainen egileak, sortu eta idatzi du; argazkiak Xabier Ramosenak dira eta diseinua, berriz, Jose Gutiérrezena (digixop.com)

Okondoko Udalak argitaratu du paperezko formatuan.