OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Bide, bidatz, bide-zidor, inda… iragobide eta iragolur da hau. Arabako Mendialdean zehar, Nafarroatik edo Gaztelerritik hainbat ibiltari, abeltzain, salerosle ibili izan da iparralderantz. “Gaizkileen muga” Erdi Aroan, bide-lapur eta ohoinen babesleku izan zen, maiz.
Bide, bidatz, bide-zidor, inda… iragobide eta iragolur da hau. Arabako Mendialdean zehar, Nafarroatik edo Gaztelerritik hainbat ibiltari, abeltzain, salerosle ibili izan da iparralderantz.
Laborea hainbat urtez sorootan haizearekin kulunkan ibili izan da, eta zitua biltzeko herrikoek sega eta igitaia eta trailua erabili izan dute, eultzia bilurrez lotuz, eta zura behar zituzten tresnak edo lanabesak egiteko. Luginak, nekazariak eta ehiztariak ziren, Vasco-navarro trenbidearen aldamenetan.
Antoñana bere harresiekin, Bujandan San Faustoren aztarrenak, Urbisu eta bere ikuztokia, Oteoko errota edo eihera eta Kanpezuko Done Gurutze, hauxek dira herriz eta jendez mosaiko hau osatzen dutenak, betikoa beti aldatzen baina ez galtzen doan udalerria.
Kanpezu-ren oroitzapenak
Haren amak Antoñana oso maite zuen eta Gaseizko Marianisten Ikastetxeko irakasle honek herriarekiko mitazarre hura jarauntsi du, eta harro dago. Koldok etxe ederra eraiki du, gurasoen etxeko lastategia zenaren gainean, pilota-tokiaren aurrean, bere aiton-amonek eman zituzten lurrretan.
Antoñanaren lehenaldiaz eta jendeaz liburu batzuk idatzi ditu, bere oroitzapenekin eta jakituriarekin eskuzabala dela ondo dakigu.
EN CUERPO Y ALMA
Sobre Antoñana y sus gentes
Koldo Berruete
MEMORIAS DE OTOÑO
22 relatos
Koldo Berruete
La Virgen del campo
Koldo Berruete
Arabako Mendialdean badago aldizkari bat, Mendialdea, eta zuzendari eta erredaktore nagusi izan da, kazetari honek badaki zer den pil-pilean Kanpezun eta inguruetan, badaki herriaren historia, eta, areago, barruhisoria, eta ongi bai ongi daki hori guztiori jaulkiten, aletzen, zorrotz eta aldi berean gozagarriro, sarritan gertaliskiz beterik.
Oskar laguntzaile aritzen da maiz paperezko prentsan bezala irratian ere bai. Arabako Mendialdea-Kanpezuko Kuadrillan gidari turistikoa da, eskualdeko orainaz eta bere turismo-bitartekoaz asko dakiena.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.