fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Barrundia

Amamengandik bilobengana bilobengana

Barrundia Arabako Lautadan nabarmentzen den orbain berde gozagarri hori da. Gipuzkoa eta Nafarroa aldamenean ditu eta historian iraganbide izan da, hainbat ibiltari ezberdinentzat.

Erdi Aroko biderik asko, bidezidor ezkutuak ere ugari eta erromatarren garaiko galtzada edo harbide bat hemen zehar doaz, eta haietan harantz-honantz ibili izan direnak ere anitz; alderdi honetan bide-lapurrak eta jaunak, sinestunak eta aukera hobeen bila ibilitakoak. Baselizak, ospitaletxeak, ostatuak eraiki izan ziren, erromesak hartzeko, ibiltariei babesleku emaiteko, salerosleen geltoki izaiteko, eta hemen zehar Frantzia aldera batzuk, Gaztela aldera bestetzuk, Nafarroako lurretatik joan bage.

Barrundiako Anaigoa, Ermandadea alegia, Lazarragako jaunaren eraginpean zegoen, berau Gebara-tarren leinu ahaltsuaren mendeko baitzen, bizkai gainean gaztelu izen handikoa beraiena zelarik.

Barrundia, egun, lasaitaasuna bilatzeko leku egokia da, herri-mendiz inguratua, basetxe eder-ederrak nonahi, eta belaze edo larre gozo txundigarriak han-hor-hemen. Oraindik behiak eta ardiak alhan naroki ikusten dira, eta gizon-emakumeak ere landa-soroetan bizimodua izadiarekin bat eginez lasai antxean, nahiz eta haietarik gehienak lanera Gasteizeratu.

Barrundia-ren oroitzapenak

Amamengandik bilobengana bilobengana
Aurrera goaz bizitzan hinkili-hankala

Oroitzapenen zaindariak

Kronikariak

Fernando Sánchez Aranaz

Barrundiara 80ko hamarraldian etorri zen, Mendixurreko baserri bat zaharberritu eta bere bizietxe bihurtu zuen, Euskadiko urtegi handienetik, Uribarri-Ganboatik, oso gertu.Garai haretan, lehorteak gogor zigortu zituen Arabako Lautadako lurrak, eta urtegia agortu egin zen. Lur pitzatuaren hondo haretan herri urperatuen aurriak azaleratuz joan ziren, 1958an, ingeniaritza-lan handi hura egin zenean.

Historialari, idazle eta kazetari honek, egunoro inguru haretan paseatzen zenak, han bizi izan zirenekiko jakin-mina sentitu zuen, alde egin behar izan zuten herri horietako bizilagun izandakoekiko, bizitza oso bat atzean utzi eta beraien etxeak urtegiko urek irentsi zituztelako. Hortik aurrera, Fernando Sánchez de Aranaz herri horien oroimena berreskuratzeko aritu zen lanean, eta Barrundiaren historian sakonduz joan zen. Egungo egunean, Barrundiaren bilakaera historikoaren aditua da, eta bere jakituria “Arabako Herriak”-ekin partekatzeagatik izan duen eskuzabaltasuna eskertzen diogu, eta Gebaratarren gazteluaren historia idatzi digulako ere bai.

Gros auzoko donostiar historialari, idazle eta kazetari honek gizarte-mugimenduen munduan eta kultur kudeaketaren arloan lan egin du. Hainbat hedabidetako kolaboratzailea da, eta hainbat liburu argitaratu ditu. Kultura eta turismo kudeaketari buruz: “Manual de Senderismo” edo “Comer en la Llanada”.

Historiari dagokionez, “La Batalla de Vitoria”, “Historia de la Guerra en Bosnia” eta “Vasconia de Ducado a Reino” argitaratu ditu. Narratiba arloan eleberri batzuen egilea da, “Wouiwre” eta “Íñigo de Loiola, tribulaciones entre Navarra y Roma” hain zuzen, antzerkia ere idatzi du, “Martin Ttipia” izenekoa. Haren azken liburuak hauek: “Pájaros de Alas Cortadas” (eleberria). Ediciones Europa, Madrid 2020 eta “Ensaladas Pirenaicas” (kontakizunak), Autografía Ediciones, Barcelona 2021.

Barrundia

Biodibertsitatea

97.31 km2

Barrundia

Zifrak

Herriak

  • Audikana
  • Dallo
  • Elgea
  • Etura
  • Etxabarri Urtupiña
  • Gebara
  • Heredia
  • Hermua
  • Larrea
  • Marieta-Larrintzar
  • Maturana
  • Mendixur
  • Ozaeta

Beste datu batzuk

  • 942 bizilagun – 2024
  • 1.500 bizilagun (XX. mendearen hasieran)
  • 5.061 ardiak eta behiak
  • 2.129 soro-alorrak
  • 3 taberna-jatetxeak
  • 4 aloka-toki

Barrundia

Argazki galeria

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.