Errege Katolikoen erregealdian XV. mendearen amaieran eraikitako gaztelu, dorre eta jauregi honen aurriak muino batean dagoz Aldaia mendilerroan. Beribilez edo oinez erraz irits daiteke; kanpotik ikustea merezi du. Esaera denez, egitamuak Sant’Angeloko gaztelu erromatarra gogorarazten zuen eta XIX. mendera arte egoera onean egon zen.
Gebaratarren leinu boteretsuaren egoitza izan zen, Oñatiko kondeak haiek, eta Lehen Karlistaldiaren ondorean eraitsia. Barrundiako anaigoak garrantzi estrategiko handia zuen Gaztela, Nafarroa eta Frantziaren arteko joan-etorrietarako, Erdi Aroan, eta Gebaratarren eta haien gazteluaren mende zegoen.
*Testua eta argaazkiak: Fernando Sánchez Aranaz