OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

10
Amamengandik bilobengana bilobengana

Zerri-boda

EZIN
BESTE
KOAK

“Senitarteak biltzen ziren, urdea hil, zirigarratu eta hesteak garbitzeko”. Zerri-boda jaia zen, Lautadako eta Arabako baserri guztietan egin ohi zen janari-jaia, orain dela guti arte bizirik egon den ohitura. Urdaia eta giharra baserritarrentzat baitezpadako janariak ziren, urte osoan beharrezkoak.

Emakumezkoek, batez ere, urdea hil aurreko egunetan lan eta lan egiten zuten, prestaketan. Kobrezko galdara ozpinaz eta gatz lodiaz ikuzi behar zen, tipularik onenak, piperrautsa eta kanela aukeratu, eta orratzak eta haria prestatu odolkiak eta txorizoak josteko; gizonezkoek, berriz, labanak eta aizkora zorrozten zituzten, eta mahaia eta gakoa ateratzen zituzten.

Hilketa egunean, urdea hil eta ileak erreta, zizpilduta, gako batetik dilindan, eseki ohi zen, luzean erdi bi eginda, hotz zedin. Hurrengo egunean, zatikatu behar zen, albaitariari puxka batzuk eman ere bai, iker zezan ea gaisotasunik ote zuen. Etxeko guztiak langile, bai eta auzoko eta adiskide batzuk laguntzaile.

Hiltzean emakumezko baten lana odola biltzea zen, pertz batean, gero odolesteak, buzkantzak edo odolkiak egingo baziren. Urdai zati lodiak eta urdaiazpikoak gatzetan gordetzen ziren. Emakumezkoek hesteak eta erraiak garbitu behar zituzten, berakatz, gatz eta ur epelez; gero lapikora eta josi. Giharra zistorrak egitekoa zen: hesteetan sartu, bete eta eseki.

*Aguraingo Emakumeak Eskualdeko VIII. Jardunaldiko informazioaz prestatutako txostena. Pdf osoa ikusteko www.pueblosdealava.com

**Argazkilaria: Diego Martínez de Lahidalga Uriarte

Zerri-boda

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitate

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.