OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Artziniega recuerda a un tiempo medieval donde la actividad artesanal, el comercio y el trasiego de personas en una dirección y otra resultó abrumador.
Rodeada de montañas donde caseríos y casas torre tuvieron su importancia, la ubicación de su enclave más urbano fue estratégica en el pasado para el comercio entre la meseta y el mar, y esa riqueza ha quedado impregnada en sus edificios y en sus gentes.
La artesanía que salía de sus manos antes se ha convertido hoy en pinturas y esculturas que adornan la villa. La misma que en 2022 conmemoró su 750 aniversario y reunió en una gran fiesta a quienes se apellidan ‘Arciniega’ y viven dispersos por el mundo.
Celebrando su pasado, el municipio vive hoy un presente dinámico, diverso y muy activo cultural y socialmente. El trasiego de estas viejas calles no se detiene.
Artziniega-ren oroitzapenak
Alberto Martínez, Tito, urteak dira blog bat irekita dagoela, eta bertan bere herriaren historiako hainbat altxor iraultzen du ikusgai izan dadin. Erdi Aroko hiribildu zen herri honetako bizilagun zaharren antzinako bizieraren maitatzaile eta biltzaile nekaezina da, eta Artziniegaren lehengo-oraingo gertaera nabarmen eta gogoangarri batzuk jaso ohi ditu.
Arkeologia, tokizendegia, Karlistaldiak, kirolak eta jaiak, besteak beste, edukiten ditu historiazko blog horretan. Testuen artean, esalditik esaldira, argazki batzuk, leheneko bizimodua ikus-ikastearren argigarri eta zehazkarri direnak.
Hasiera
1997an herriko jaietan gazte talde batek gauza zaharren erakusketa bat antolatu zuen. Oso ondo hartua izan zen, jakinmina gero eta handiagoa, eta herriko zein eskualdeko lanbide zaharren tresna, lanabes eta tramakulurik asko bildu izan zen.
1981ean, herriaren historiaz ardura hartutako talde horrek Museo Etnografiko bat osatzeko izapideak hasi zituen, eta hiru urte geroago lehenbiziz atea ireki zen. Hasiera haretan Arteako Santutegiko zaltokian kokatu zen, eta 2004az gero herriko erdialdean dagoen eraikin batera aldatu zen, behiala irakaskuntza arloan erabilitako etxandi zaharberritu batera, hain zuzen.
Gaur egun, leku eder horretantxe dihardu, jaso eta bil eta erakuts, eta Artziniegako bizilagun guztiak erakarri ohi ditu, antzinako gauzez-eta antolatzen dituen egitaldi guztietan esku hartzaile, oroitza beti berrituz.
Elkarteko lehendakaria, Paki Ofizialdegi, parpailazko lanetan, Museo Biziko erakusketa batean. Argazki hau Museo Etnografikoak utzitakoa da.
Baso trinkoetan bizi den mustelidoa da (ugaztun, beraz, eta lurraldea markatzeko aukera emaiten dien uzki-guruina daduka).
Gauezkoa eta haragijalea da. Ornodun tikiak ehizatzen ditu, nahiz sagu nahiz suge, txorirean bat eta pikuak edo beste edozein fruitu jaten duen bezalaxe.
Lepaori esaten zaio, papo aldea ori duelako, lepazuri erdarazko “garduña” deritzonari esaten zaionez.
Iberiar penintsulako okilik arruntena da. Basoan aurkitzen dituen intsektu edo zomorroak eta umexehe edo larbak jaten ditu, inurriak ere bai, lurrean bezala zuhaitz handietan.
Arrek dadukaten papo gorriaren arauera bereizten dira arrak eta emeak.
Barrura sartu ahal izaiteko lodiera jakin bat duten zuhaitz mota guztietan egiten dute habia.
Tamaina handiko saguzarra da, eta haitzuloetan eta zeinbait toki utzietsitan bizi ohi da, bederatziehun aleko eliak osatuz.
Zomorro-jaleak baino ez dira. Gauez ehizatzen dute, harrapakin bat aurkitu arte zintzilik dagozen pausalekuak erabiliz.
Ekolokalizazioaren bidez gidatzen dira, hau da, hotsak igorten dituzte eta beren inguruko gauzakiek haien eraginez sortzen duten oihartzuna interpretatzen dute.
Sugegorriek buruan ezkata asko eta oso tikiak dadutzate, estalgarri, sugeek, ordea, handiak. Begi-ninia, berriz, goitik-beherakoa dute, sugeek biribila.
Eguzkiarekin ateratzen dira, baina ez bero handiegia denean. Ez dute loz negutzen, baina lozorro-egoeran geratzen dira eta energia aurrezten dute udaberrian tenperaturak igo arte.
Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.
OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT
Gure herrien lehen-geroa protagonisten bitartez, bertan bizi eta lan egindakoek euren oroitzapenak utzi dizkigute, eta lehen haretatik gerorantz goaz.