Gorobel da mendi lerroaren izena, azpiko aldeari Sopeña, “axpe” esatenzaio, eta hor herrixka batzuk gerizatzen dira, izen bitxikoak batzuk: Aginaga, Añes, Erbi, Etxegoien, Lexartzu, Luxo, Madaria edo Obaldia, Menoio, Salbantone, Soxo (Zollo) eta Ozeka.
Haran berdearen barrenean, han-hor-hemen sakabanaturik etxe zaharrak eta inguruetan abere taldeak, behiak eta latxa endako ardiak, sasoian sasoikoa, antzinako Errege Bidean gora eta behera ibili ohi dira, alderik alde aurkintza osoa zeharkatzen duen erret-bide zaharretik hain zuzen, Bizkaiko Urduñatik Burgosko Losa haraneraino baitoa. Gaur egun GR (Ibilbide Luzea) izendatua dagoenez, mendizaleek ere hortixe jo ohi dute ibilaldi ederraz gozatzeko asmoarekin.
