OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana bilobengana

Quejana/Kexaako monumentu multzoa

EZIN
BESTE
KOAK

Aiarako Jaurerriaren erdigunea, asteburu batzuetan aurrez hitzordua eskatuta bisita daitekeen monumentu arkitektoniko hau, bailararen erdigunean dago murgilduta, Kexaan.

Jauregi gotortuak eta San Joan Bataiatzailearen elizak osatzen dute, 1378an Fernan Perez Aiarakoak eraikiak, eta Adatseko Andre Mariren kapera-dorreak, XIV. mendearen amaieran bere seme Pedro Lopez Aiarakoak eraikiak.

Arabako gizon eraginkorren eta bikainenetako horrek hemen ezarri zuen bere bizilekua Erdi Aroan. Pedro Lopez Aiarakoa Gaztelako erresumako Kantzilerra izan zen, poesia maite zuen gudaria, kronista, errege kontseilaria eta Errenazimentuaren aitzindaria.

Kaperan, Kantzilerraren eta bere emaztearen alabastrozko hilobiak daude, baita, material berekoak, Fernan Perez Aiarakoarena eta Elvira Alvarez Ceballosena ere. Erretaula gotiko koloretsu batek burualde osoa hartzen du. Bertan, Aiarakoen hiru belaunaldi daude margotuta: komentuaren fundatzailea, Kantzilerra eta bere seme-alabak.

Informazioa:

https://web.araba.eus/es/museos/conjunto-monumental-de-kexaa-quejana

Quejana/Kexaako monumentu multzoa

Eta baita Aiaran ere...

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak