fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

6
Amamengandik bilobengana bilobengana

Ozetako besalizetxea

EZIN
BESTE
KOAK

Ezusteko harrigarria XVII.eko baseliza hau, herriko sarguan basetxe batean ezkutuan bezala eraikia dagoena.

Jakinmin handiko ikusleentzat: aitzinaldean arku bi orain itsutuak, eta harria landua, eta janzkaiak zintzilik eta ondo zaindutako arrosak, bizia den zantzua, eliza eta bizitoki batera.

Baseliza hau farntziskotar batek eraiki zuen, Luzuriagako anaia Luis zeritzonak, Ozetako gizon argidotar batek, hain zuzen ere. XVII. mendean frantziskotarren nagusi gorena izan zen, Nueva España -Mexiko eta Filipinak- delakoan, eta bere herriko baseliza hau eraikitzeko 600 peso eman zuen, Sortzez Garbiaren omenez. Eliza honek ez zuen luze iraun, 1856az gero ez da elizkizunik egiten, eta parrokia-liburuetan ez da harez gero agertzen.

Urteak joan eta etorri, aletegi bihurtu zen, ederra baina xaharkitua hala ere, antzinako gauzez eta bitxikeriez betea.

Jabea den Julio Uriarterekin topo eginez gero, 90 urteko gaxtearekin hala egia -oraindik herritik txirrinduaz ibili ohi da- tenplu tiki honen barrualdea erakutsiko dizu.

Ozetako besalizetxea

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak