Oteoko errotaraino beribilez hel daitekeen arren, ibai ondoko uhalde-bidetik oinez joaitea merezi du.
3 kilometro, doi-doi, leku eder honetatik Antoñanara. Ur-jauzia, Sabando ibaiko turrusta deritzona, Araba osoan argazkian jasotako lekuetan lehenetako bat. Ur guti daroanean ere, argazkirako on.
Jauziaren ondoan, egun, aurrietan dagoen errotako harriak ikusten dira, antzinan bere egitekoa beteko zutenak.
Artadi, harizti, pagadi eta agin urtetsu bakan batzuk lekuaren osagarri, boilurrak hazteko eta biltzeko aurkintza ona, boilurdi, beraz.
Harainoko bidea, Sabandora doan errepidetik, oinez edo txirrinduaz neke bagerik, aisa egin daiteke.