Murgako dorre bandokidea, XIV. mendekoa, Erdi Aroko eraikuntza itzela da, XV. eta XVI. mendeetako bi jauregiz inguratua. Ingurune natural ikusgarrian dago, eta 4 hektareako mahastiak ditu inguruan. Horietatik ateratzen dira Txakoli Txikubin eta Brut Nature Trece Estrellas, bertan lor daitezkeenak eta dagoeneko hainbat domina irabazi dituztenak.
Paz Verastegi Murgak egun batean erabaki zuen bere arbasoek aukeratu ahal izan zuten lekurik ederrenean bizitzea, Murgatarren dorrean. Aiarako lurrari eta falkoneriari lotuta, bere familiaren eta bailararen historia bizirik mantentzea lortu du Maura ahizparekin batera. Gaur egungo Murgako Anderea bere ama da, Mª Teresa de Murga e Iznardi, emakume borrokalaria, bere adoreari esker eraikina zaharberritu duena, hondamendi eta galmenetik salbatuz. Orain, baserri-errota eta zubia zaharberritzeko asmoa du.
Esentzia propioa erakusten duenaren berotasunarekin eskaintzen dituzten bisita gidatuen bidez, inguruko txakolin eta gazta dastaketa gehituz, eta baita belatzarekin egindako erakustaldiren bat ere, hala aurreikusten bada, istorioak bizirik jarraituko du.
Informazio gehiago:
Murgako Dorretxeko bisita gidatuak
www.torredemurga.com