OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

7
Amamengandik bilobengana bilobengana

Mila lagunentzako barraskilo-jana

EZIN
BESTE
KOAK

Barraskilo-jate handia – ia historikoa -, 1981etik San Bizente plazan egiten dena. Mahasti-aihenez eta pinu-egur pixka batez egindako su baten gainean, 150 kg barraskilo ipini behar dira 1,60 zm-ko diametroa eta 36 zm-ko sakonera duen kazola erraldoi batean. Bi metroko arraunaz pazientziaz irabiatuz, San Prudentzioren goiz osoan zehar prestatzen dira, apirilaren 28an. Gisatuak 1.000 anoa inguru ditu, eta edalontzi bana txakolin, sagardo edo urteko ardoarekin banatzen da.

Herriko hiru koadrilek, jai-taldeek alegia -Mocos, Lagunak eta Egin- barraskiloekin nahasteko burutapena izan zuten duela 30 urte baino gehiago, eta Oiongo “Jai handi” bihurtu dute. Lehen koadrilak landetara ateratzen ziren barraskiloak jaso eta garbitzera, baina gaur egun Udalak haztegietan erosten ditu, garbitu eta.

Gogoz, maitasunez eta pazientziaz egiten da Oiongo barraskilo-jana. Tomasok eta “Biki”-k, sukaldari eskuonetako bik esan digutenez, errefritoa tipularekin, piperrekin, baratxuriekin eta tomatearekin egiten da. 100 kg txiztor, urdaiazpiko eta hirugihar edo xingar gehitzen zaizkie, eta kontuz ibili behar da barraskiloak ez lehortzeko eta saltsa lapikoari ez itsasteko. Gozatzera!

Mila lagunentzako barraskilo-jana

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak