Lantenon, Zubietekoa bezalako dorreak nabarmentzen dira, Micaela Portilla historialari arabar handiak XI. mendekotzat jotzen duena, edo Uretako dorrea, beste leku batetik eramandako portada duena. Jaurerri askok markatzen dute lurralde txiki hori, Kantauri itsasoko portuetarako Gaztelako sarrera baita.
Pilar eta Mónica Vitorica Murgak, Zubieteko dorrearen ondorengoek, 1890ean Eskolen eraikina eginarazi zuten eta bere amaren izenean Catalina de Murga Fundazioa sortu zen. Bertan, bai neskek eta bai mutiko xumeek hezkuntza jasotzeko aukera zuten, baita egunero otordu bat egiteko ere, «bezperan eskoletara joan izanez gero».
Eraikina bizirik mantentzen da 1987az geroztik Lantenoko Arte Eskola ireki delako, non pintura, taila, zeramika eta marrazketa eskolak ematen diren asteburuetan; Jubilatuen Elkarteak, Emakumeen Elkarteak eta Gaztetxeak han dute lokala; astegunetan udal eskaintza dago.