Eskualdeko jendeak maiteen duen lekua. Esaterako, hango anaidia seiehun lagunek osatzen dute, Kanpezu guztian mila eta gehittoago diren arren.
Baseliza erromanikoa zen baina, dagoeneko, deusik ez dago, zeren, Independentzia Guduan frantses gudarosteak erre baitzuen. Eraikina 1930ean berriztatu izan zen eta haren interpretazio bat besterik
ez da ikusgai.
Birjina, berriztaturiko tailu bat da, oso polita, euskal Andere Marien antzekoa. Ibernalon aterpetxea dago, eta haran osoa ikusi eta urkusi ahal izaiteko leku irona, jateko toki ezin hobea; eguneko menua salneurri onean, eta, albistea barreiatu denez gero, mahairik hutsik aurkitzea zaila.