fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

2
Amamengandik bilobengana bilobengana

Erdi Aroko karriketan zehar

EZIN
BESTE
KOAK

Herriko bihotza, alde zaharra alegia, tiki bezain dotorea da, apaina, eta Erdi Aroko gauza ederrak daduzka, uste ez den heinean ere esateko, orduko jauretxeetako hormetan, ateetan, aitzinalde sendoetan, eta kalean bertan ipini diren eskulturak ere hor, gaur egungo antzearen erakusgarri. Honegatik guztionegatik Eusko Jaurlaritzak Monumentu-multzo historiko-artistiko izendatu zuen, izan ere badira 40taz mazmarro edo armarri itzel, hainbat dorretxe eta halakoetan!

Ortiz de Molinillo deritzon dorrea jauretxe ernazentista da bat, XVI. mendeko Ama Agustindarren Komentua beste bat; herriko lehen udaletxea izan zen eraikina, XVII.ekoa, XIX.eko udaletxe zaharra, besteak beste, hiribildu honi edertasun berezia emaiten diotenak.

Aipagarriak ere, era bertsuan, Jasokundeko Andere Mariaren elizako arkupeetan herriko antzegile batzuek eginiko margo-lanak, garaian garaikoak eta hauek gure garai honetakoak, koloretsuak “akats”-ez beteak: Mikel Deunaren ondoan garagardo-botilaxka edo Maria Madalena eskuan kondoia dadukala. Beren antzea udaletxe zaharreko horma-irudian taxutu duten berak.

Kanpo aldean, altzairuzko izar batek sargua apaintzen du, egilea herrian bizi den artista bat, Xabier Santxotena, duela hainbat hamarraldi Artziniegan finkatu zen nafar bat.

Erdi Aroko karriketan zehar

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak