fbpx

OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

8
Amamengandik bilobengana bilobengana

Bitxikeriak

EZIN
BESTE
KOAK

Derediako San Kristobalen eliza eraikin errenazentista monumentala da eta dorrean dagoen erlojuari, oraindik ere, giltza eskuz emaiten zaio, eta otoitz-deia ere eskuz joiten dute auzokoek.

Eliza hau ekialdeko Lautadako eta Araba osoko tenplu pintzelatuen artean nabarienetako bat izan zen. Baina pintzeladura errenazentista hori habearteko hiru gangetako gurpiletan baino ez da azaleratzen gaur egun, denboran zehar behin baino gehiagotan zuritu eta kareztatu egin dutelako.

Derediatik hur, egun Barrundiako udaletxea eta antzinan jauretxe zena ez duzu ikusteke utzi behar. Ameriketatik etorten zen diruaz, XVII.aren hasieran Iduiako (Ihidoi?) Jauregia eraiki zen. Jabea, orduan, jaun Peru Peritz Iduiako, kapitaina, Txilen aberastua.

Maturan hilerria da harrigarri, Araban eraikin baten barruan dagoen bakarra.

Argazkia, Javier Balza

Bitxikeriak

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

03

Amamengandik bilobengana bilobengana

Leheneko oroitzapenak norberaren baitan

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak