OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Amamengandik bilobengana bilobengana

Tere Ruíz de Arbulo 

Nekazaria eta dendaria

Ulibarri Ganboako urtegia ofizialki inauguratu zen 1958ko udan. Urpean geratu ziren Vitoria-Gasteiz hurbilera eta inguruko herrietara joan behar izan ziren arabar askoren istorioak. Haien etxeak, lurrak eta oroitzapenak ez dira ahazten.

Tere Ruíz de Arbulo 1933an jaio zen Oreninen; herri txikia zen eta jendez eta bizitasunez betetako 15 etxe sakabanaturik zeuden landatutako lurretan zehar. Bizitza neketsua eta arrunta zen.

Bere etxea izan zena oraindik ere zutik dago, beste etxe batzuen parean, eliza eta eskolaren inguruan, baina beste zenbait urpean daude. Herriaz geratzen dena, gaur egun, uharte bat da. Beste herri batzuk guztiz desagertu ziren.

«Behin bakarrik bueltatu nintzen, 1989ko lehortean, eta izugarrizko pena sentitu nuen». Oraindik ere, begiak itxiz gero, gogoratzen ditu basaranez betetako sastrakak, familiarekin lantzen zituen lurrak, etxeak eta txikitan ibili zituen bideak.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Tere Ruíz de Arbulo

Behiak baino lotuagoak

Aiton-amonak, izeba-osabak, guraso eta seme-alabak barne, Orenineko etxean 15 arima bizi ziren, horregatik «elkarri lagundu behar genion, bai edo bai». Ruiz de Arbulo familian 9 anai-arreba ziren, baina neskak arduratzen ziren bai etxeaz bai lurretaz. Garia, garagarra, oloa, artoa, anabaka eta patatak landatzen zituzten, eta Gasteiztik kamioi batekin zetozen erostera.

Bere bizitza aldatu zen 14 urterekin, josten ikasi zuenean. Urtarriletik ekainera Gasteizen bizi ziren izeba-osaba batzuen etxean geratzen zen, baina asteburutan herrira bueltatzen zen, jorratzera, eultzitzera edo edozein zereginetara. Txerriak eta idi bikote bat ere bazituzten. Behor eta mandemeen kumeak eramaten zituen aitak Aguraingo abere-azokara saltzeko.

Harrapatzea

Tereren begiradak bizitako istorio asko gordetzen ditu. Oreninera ura heldu zenerako Tere Gasteizen bizi zen. Gaur egun San Bizente Paulekoa deitzen den kalean gurasoek etxe bat erosi zuten. Etxe horrek bazuen korta, lastategia eta denetarik, baina zaharra zen, ez zuen ezta komunik ere. «Aitak eraikitzea agindu zuen, baita sukaldea konpondu ere». «Hor ditut nire penak, ni ordurako Gasteizen nengoelako, gaztea nintzelako eta gauzak beste modu batera ikusten nituelako; nire ahizpa gaztea Oreninen jarraitzen zuen eta dorreko kanpaiak bota zituztenekoa aipatzen du». «Jendeak etxeetatik ahal bezain beste hartzen zuen, kobrezko galdarak, esaterako», dio.

«Beti pentsatu izan dut Labe Garaiek lurrak kendu zizkigutela». Terek onartzen du horrek ekarritako onura kolektiboa, ur horniduragatik, «baina ez da bidezkoa» gehitzen du horretan pentsatzen duen aldiro.

«Urtegiak uholde asko ekidin ditu, baina, hasieran, bat-batean irekitzen zutenean, dena urez betetzen zen eta, noski!, urak lantegiak zein fabrikak hartzen zituenean, horrek dirua balio zuen, aldiz, nekazaioi ez digute inoiz ezer eman».

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Uno de los muchos ultramarinos de la parte vieja de Vitoria. Años 50. Photo-Araba.

Lehengoak bezalako denda bat

Terek dendatxo bat ireki zuen Barrenkale Berrian, «janari-denda bat bezalakoa zen eta bertan denetarik saldu zuen: fruta, patatak, azukrea… nire amaren izena jarri genion: Mercedes». Oreninetik behi bat eraman zuten Gasteizera eta Terek esnea dendan saltzen zuen edo etxez-etxe banatzen zuen.

Gamarrara ezkonduta

Gasteizko jostun gazte hura nekazari batekin ezkondu zen eta betirako bizitzen gelditu zen Gamarran. Zazpi seme-alaba atzetik izanda, «etxea aurrera atera genuen behi, baratze eta dena delakoaren artean».

Oraindik ere bizi den herrira heldu zenean, Udala erabilera industrialerako lurrak batzen hasi zen eta 17 pezeta ordaintzen zituen metro bakoitzeko; «Oreninen 50 zentimo izan ziren» sumindurik dio. Bizpahiru lursail desjabetu zizkieten. «Urtegikoaz gain beste batzuk ere bizi izan ditut. Gamarra gogoratzen dut, baina Arangiz, Miñao eta beste herri batzuk ere izan ziren».

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Tere Ruíz de Arbulo

Gimnasia, familia eta kafea

Dagoeneko Gamarra ez da nekazal herria, «ez dira apenas nekazariak geratzen, eta toki guztietatik etorri da jendea».

Tere aspalditik ez da lurretaz arduratzen, baina bere seme batek bai eta gaur eguneko arazoekin borrokatu behar du. Etxekoa eta beste errentamenduetakoa, lur sakabanatuetakoa lantzen du. Asteartetan gizarte etxean beste emakume batzuekin elkartzen da, 10-14 inguru, «eta oso ondo pasatzen dugu, hartzen dugu infusio bat, kafea, urtebetetzeak ospatzen ditugu, bazkaritxoren bat egiten dugu, bingora jolasten gara. Gimnasia ere badago, memoriaren kontu hori… eta oso ondo konpontzen gara denok».

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Todo el undo participaba"

Tere Ruíz de Arbulo 

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Soroa hotza eta gogorra zen”
“Gatzak jendea batu-batu egiten zuen”
“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”
“Neguan haien etxeak garbitzen genituen eta aitak zerbait irabazten zuen”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
“Baby booma tokatu zitzaidan”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Artziniega
“Sorogintza tikia zenean, garia heltzen ez bazen, goseak gengozen”
“Lehen, gizonak hau zioenean hau behar zen”
Valdegovía | Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos
“Espartinek ez zedukaten zolarik, oina estaltzen zuen oihala baizik”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Okondo
“Haurrak hilten zituen “sakamanteka” ohi zebilen”
“Lehen, ezkonduz gero, lanari utzi behar zenion, edo bertatik egozten zintuzten””

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.