OROIMENEZ GIDATURIK GOZARTZEKO BIDE BAT

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Amamengandik bilobengana bilobengana

Sara Aguirre eta Bea Varas

Emakume kartagileak

70eko hamarkadan, frankismoaren azken urteetan, 18 urteko bi neska gaztek ilusioz ekin zioten garai hartan egin zitekeen lanbiderik gasteiztarrena hasteari: kartagileena.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Sara Aguirre y sus compañeras en los años 70.

Gomendioz

Sara Aguirre eta Bea Varas Naipes Heraclio Fournierren hasi ziren lanean, senide baten gomendioz, 1870ean Gasteizen sortutako karta-sorta fabrikarik ospetsueneko eta nazioartekoeneko 700 langileen gehiengoa bezala.

Garaian ez zegoen curriculumak botatzeko ohiturarik, inporta zuena kontaktuak ziren. Sararen kasuan bere aitak gomendatu zuen; honek Fournierren tornulari lanak eginez 9 seme-alaba aurrera atera zituen. Beak nahiago izan zuen Fournier Galerías Preciados saltoki ospetsuak baino, eta hamasei urte eman zituen kartagile lanetan, gero norabidea aldatu eta klinika-laguntzailea izan zen.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Las escogedoras en la antigua fábrica en San Cristóbal. 1950-1970. Photo-Araba.

Fournierrek dotorezia ematen zuen


Garai hartan Gasteizen, langile klaseko nesken bide eskasak denda bateko erakusmahaia edo fabrikaren batean sartzea izaten ziren, Areitio kremailerak edo Esmaltaciones San Ignacio lapiko eta kazolatakoak, eta, zorte ona izanez gero, Fournier, «lana andereñoentzako modukoa zela eta garbiagoa, ez zinen zikintzen». «Gogorra zen, baina ondo moldatzen ginen, gazteak ginen».

Sariak eta zigorrak

Fournierren lan egiteak dotorezia eta askoz gehiago ematen zuen. Jabeek –Felix Alfarok eta ‘el barbas’ goitizena zuen bere semeak–, gerentearen, «gizon erraldoi baten» bitartez, kartagileei sariak eta zigorrak ematen zizkieten, batzuetan «aulkian negar eta beldurrez leherrarazten» zituzten, langileak baino, eskola-umeak balira bezala tratatuz.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Consultorio médico de la empresa en la antigua Fábrica de Naipes Heraclio Fournier en San Cristóbal. 1950-1970. Photo-Araba.

Hezkuntza – eta mediku- laguntzak

Alfaro familiak ere zaintzen zituen bere langileak soldata onekin, aparteko pagekin, hezkuntza eta mediku laguntzekin ere, eta garai horretan kartagileak pribilegiatuak ziren horregatik. «Dirua eta bidaiak ziren guk ikasteko pizgarriak, eta liburutegi eta guzti zegoen fabrikan. Gainera, % 100ean ordaintzen zizkiguten gaixotasun bajak, baita dentista ere.

Ezkontzen zinenean, dotea ematen zizuten paga moduan, eta gaizki ikusia zegoen lanean jarraitzea, jendeak pentsa zezakeelako «zure senarra ez zela gai zu mantentzeko». Ez zen Bea eta Sararen kasua izan. Haien bikoteak, beste kartagileen bikoteak bezala, lanetik irtetean haien bila joaten ziren.

Gizonezko peoi bat baino gutxiago kobratzea

Sara hautaketaren atalean egon zen kartak berrikusten kalitatea bermatzeko, eta hortik datorkio ia crupier baten moduan kartak maneiatzea. Beak karta bereziei urre kolorea emateko sailean hasi zen eta gero trokelatzeko makinekin hasi zen lanean.

Garai hartan, emakumeek ez zuten aginte-posturik, eta gizonek baino gutxiago irabazten zuten beti; Fournierreko 700 langiletik 500 emakumeak ziren, baina denek kobratzen zuten gizonezko langileek baino gutxiago, haien maila biltegiko langileen mailaren azpitik zegoelako.

Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
Kristalezko kaiolan errieta egiten zizuten"

Sara Aguirre eta Bea Varas

Amamengandik bilobengana bilobengana

Aurkitu memoria guztiak

“Soroa hotza eta gogorra zen”
“Gatzak jendea batu-batu egiten zuen”
“Emaztegai guztiak beltzez ezkondu ohi ziren eta niri hori ez zitzaidan atsegin”
“Neguan haien etxeak garbitzen genituen eta aitak zerbait irabazten zuen”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Vitoria-Gasteiz
“Baby booma tokatu zitzaidan”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Artziniega
“Sorogintza tikia zenean, garia heltzen ez bazen, goseak gengozen”
“Lehen, gizonak hau zioenean hau behar zen”
Valdegovía | Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos
“Espartinek ez zedukaten zolarik, oina estaltzen zuen oihala baizik”
Pueblos de Álava, de abuelas a nietas y nietos. Okondo
“Haurrak hilten zituen “sakamanteka” ohi zebilen”
“Lehen, ezkonduz gero, lanari utzi behar zenion, edo bertatik egozten zintuzten””

Gainera, aurkituko...

01

Herriak

Ezagutu eta bisitatu behar dituzun Arabako herriak

02

Ezinbestekoak

Aukeratutako ehunka altxor zerorrek aurki ditzazun

04

Biodibertsitatea

Xabier Ramos-en argazkien bidez

05

Kronikariak

Oroitzapenen zaindariak

Amamengandik bilobengana bilobengana

Deskargatu PDF formatuan "Arabako herriak" ren katalogo guztiak

Arabako herrietako memoriak zurekin eraman nahi badituzu, baita konexiorik gabe ere, katalogoak PDF formatuan deskargatu eta edozein lekutan eta nahi duzun unean irakurri ahal izango dituzu.