Julia, Juli ezagutzen dutenentzat, Mimenzako baserri batean hazi zen, Lantenoko auzo batean, Aiarako herririk enblematikoenetako batean, Artziniegatik hurbil, non dorretxe garrantzitsu eta esanguratsuenetako batzuk altxatzen diren, hala nola Zubiete edo Ureta dorreak.
Han ikasi zuen bizitza lan egitea dela eta ia dena lan gehiagorekin konpondu daitekeela. Lehenengo ardiak zaindu eta gero behietara joatea da betidanik gehien gustatu zaiona, agian aire zabalean, mendian gora eta mendian behera egoteak ematen zion askatasun sentsazioagatik, erditzeetan lagunduz, otso-engandik babestuz, bere behor Luceroren gainean.
Animalia horrek hitz egin gabe ere ulertzen zion. Eta hantxe zihoazen biak, gazteak zirenena, artaldearen atzean, gona eta guzti, nahiz eta jasoa eraman.
Ia ehun urterekin oso biziki gogoratzen ditu antzinako garaiak. Izan ere, bere begi argiek distira egiten dute gaztak nola egiten zituzten kontatzean, zumezko saskietan, gero Artziniegara, Escoli taberna dendara, eta igandeetan azokara saltzera eramaten zituztenak. Ezkondutakoan, eta urte batzuk igaro ondoren, bere abeltzain egoera erregularizatu zuen Gizarte Segurantzarekin. Kotizazio horri esker, bere pentsioa lortu du, eta hori ez da hain ohikoa landa-eremuko emakumeen artean.

Esnea saldu Satiaren tabernan ogia erosteko
«Esne marmitak jaisten ziren errepidera, gero jezteko makinak jarri ziren eta ordurako kamioia igotzen zen». Lau ahizpak, lau mutilek beste zeregin batzuk esleituak zituztelako, Balmaseda, Bilbo eta Barakaldora joaten ziren esnea saltzera, marmitak astoan igoak eta oinez. Gaua zela irteten ziren etxetik, eta ia goiz beranduan heltzen ziren beren helmugara.
Diruarekin azukrea, olioa eta abarketak erosten zituzten Satiaren tabernan, errepidean bertan baserri bat, Lantenon; «herri horien salbazioa». Han ere, soinujolea heldu orduko dantzaldia prestatzen zen, eta ez zen arraroa Sodupeko edo Amurrioko mutil gazteren bat hango neska politekin dantzatzera etortzea, tabernan sartzea erabat debekatua zutenak eta iluntzean etxera korrika egin behar zutenak.

Erromantizismoa Petiz auzoan
Juli Etxebarriak 96 urte ditu, aldi berean, bere birbiloba Sylviak adin-nagusitasuna estreinatzen du. Aldameneko etxean, leku urrun eta isil honetan bertan, gurasoekin bizi den neska gazte honentzat Juliren istorioak ez dira ezezagunak, baina dantzaldien kontu hura «oso erromantikoa» egiten zaio.
Leku magikoa da Petiz auzoa, Lantenon, eta bertatik sumatzen dira inguruan ireki berri diren landetxeak, Satia Berri, «eta beti okupatuta daudenak», baina landarediak ez du aukerarik ematen berdearen artean ezkutatuta dagoen teilatu zati bat baino gehiago sumatzeko.
Erromantizismo kutsua Lantenoko hilerriraino heltzen da, Artziniegarako bidean. Arabako ederrenetarikoa. Mateo de Murga y Michelenak herriari 1851n egindako dohaintza da. Horren truke, hil-kapera bateraikitzeko baimena lortu zuen, bere familia hilobiratzeko erabiltzeko.

Eztei-bidaia Bilbora taxiz
Gauzak asko aldatu dira, ez dago zalantzarik. Julik bere senarra izango zen hura eskolan ezagutu zuen, oso txikia izanik. «Nire aitak esan zion: oso alaba polita daukat eta zuretzat gordeko dut. Nahiz eta mutil nahikotxo nire atzetik ibili nik harentzat baino ez nituen begirik».
Eta eskola hartan landu zenak bizitza osoa iraun zuen. Lutoan ezkondu ziren, beltz zorrotzez, eta taxiz joan ziren eztei-bidaian Bilbora, «Zazpi Kaleetan nahi izan genuena jatera». Eta behingoz lo egitera geratu ziren; «estreinatzera» dio emakumeak irribarretsu.
Orduan neskek ez zuten gauean gertatuko zenaz hitz egiten, baina Julik ahizpa zaharrago bat eta koinata bat zituen, Fabia, eta haiekin konfiantza gero eta handiagoa zen.
Oroitzapenak bakarrik pentsarazten dio orduko elkartasunean, joaten ziren ibaira garbitzera eta arropa aire zabalean zintzilikatzera, ea lehortzen zen edo etxera eraman behar zen ikusteko.

Familia eta landa aldatzen dira
Lana, beti asko, eraldatzen ere joan da, eta ardien ondoren behiak etorri ziren, batzuetan ordezkatzeko eta beste batzuetan gehi-
tzeko. Asko izan ziren artilea eta ardiaren gazta behiaren esne eta haragiagatik aldatu zuten baserriak, garai batean azken honek etekin gehiago eman zezakeela zirudielako.
Esnea ere saldu beharra zegoen, hasieran hirietara astoan eramanez. Gero zisterna-kamioia agertu zen, Lantenotik zetorrena, eta han zihoan Juliren behorra, Lucero, kantinaz kargatuta aldapan gora, jakinik non gelditu behar zen deskargatu zezaten. Eta handik urte batzuetara esneak errentagarri izateari utziko zion, eta behiak haragitarako ziren.
Marianek, Juliren alabak, hartu zuen abeltzaintzaren ardura aita gaixotu zenean. «Nire bizitza geriatriko txiki baten antzekoa izan da», dio 40 urterekin alargundu zen alaba, ama eta amona honek, eta familia eta ganadua zaindu ditu bere desiorik handiena Unibertsitatera ikastera joatea izan zen arren. «Zerbaitetaz damutzen banaiz egin ez izanaz da, baina amak lehengo beldur horiek zituen, eta hala gertatu zen».

Sutegi bat eta familia asko
Bilobei kostatzen zaie sinestea Blanca Udaetak, adibidez, gaztetan galtzak ez janztea, eta motorrean edo zaldiz alde batera eserita ibiltzea, gonak ez ziolako uzten zangalatrau egiten. 60 urte izan arte ez zituen galtzarik jantzi.
Bizitza osoan kortan lan egin du, jezten eta zaborra ateratzen. «Abioa behar zen, eskorga egurrezkoa zelako, senarrak egina, eta hutsik ere nahikoa pisatzen zuelako. Gelditzen bazinen ezin zenuen berriro hasi», gogoratzen du.
Cecilia Padura bere koinata da. Etxean zegoen Aiaran gordetzen den sutegi zaharrenetako bat, eta han lagundu zion aitari ezkondu arte, bere amak beti egin zuen bezala, dela hauspoari emanez, dela mailuari, errematxatzen edo zerratzen. «Landa baino gehiago gustatzen zitzaidan hura; egiten zenuen lana ikusten zen», dio.
Bi emakume hauek, betidanik ezagutzen dute elkar eta ahizpa gisa tratatzen dute elkar, eta ez dute zalantzarik egiten haiek kontatzen duten guztia «atzo gertatu zela» ziurtatzeko. Bilobentzat distantzia gehiago dago, baina ez dira familiatik eta herritik asko urruntzen, nahiz eta onartzen duten autoa beharrezkoa baino gehiago dela lotuta jarraitzeko.

Aberatsen herria
Julita Guerra Ortiz Jauregi auzoan jaio zen, gaur egun bizi den etxe berean. Senarrarekin batera erostea lortu zuen, baina gurasoak beti bizi izan ziren han alokairuan, Papeleraren jabetzakoa zelako. Baserri asko zeuden errentan. Hemen gurasoak «suaren maitasunean» zaindu zituen hil arte.
Ohikoa zen neska gazteak hirira zerbi-
tzatzera joatea. Kontaktua erraz iristen zen, hau aberatsen herria baitzen: Madrilgo Mc Crohon, Ibarra, Usandizaga, Bilboko Lastagaray. «Azkenek Pilar eguna ospatzen zuten. Hara, zelako festa! Su artifizialak ere bazeuden, Bilboko Emakume Ataleko neska gazte guztiak etortzen ziren», gogoratzen du.
Herri txiki baina polita zen, baina argirik eta iturriko urik gabea bera gaztea zenean. «Argia lehenago etorri zen. Akazien posteak ziren, eta auzoko gizonek lagundu zuten jartzen».
Menagaraiko emakumeen elkartea hasi orduko eman zuen izena. Orain gutxi dira. Neska gazteek gaur egun beste gauza ba-tzuk dituzte egiteko, baina lehen Lantenotik eta inguruko beste herri batzuetatik etortzen ziren. «Horrek emakume askoren bizitzak hobetu zituen».

Automobilaren iritsiera
Autoak zonaldeko baserrien bizitza aldatu zuen. Juliaren baserrian 600 bat izan zen. «Nire senarra Gasteizera joan zen seiehun baten bila, nire anaietako batek izan ezik, herrian inork ez zuen bat; 600arekin joaten ginen alde guztietara».
Aiarako emakumeek ez dute zalantzarik izan aukera eduki bezain laster gidabaimena ateratzeko. Askotan herrigunetik urrun zeuden baserri horien kokapenak erabakia hartzearen alde, besteak beste, jokatzen zuen, nolabaiteko independentzia lortzeko.

Aurrera egin
Emakume horiei begira erraza da mundua azkar aldatzen ari dela ikustea.
Juliren bizitzak ez du zerikusirik bere birbilobarenarekin; maitasunez begiratzen dio emakumeak munduan egoteko modu hari, baina gazteak ez du bere burua paper hori egiten ikusten. «Garrantzitsuena hautu librea izatea da, zuk zeuk erabakitzea zer egin nahi duzun», argudiatzen du.
Mundua dagoeneko ez da lehen zen modukoa. Garai hartan La Roblako geltokitik ikatza iristen zen sutegia zen eta bertatik gurdientzako gurpilak ateratzen ziren; gaur egun auto bat da belaunaldi berriak bide berberetatik ekarri eta eramaten dituena beste amets eta askatasun batzuekin, baina Aiara bezalako leku berezi batekoa izatearen sentimendua ematen duena.




