Emagina
Aranako amaetxeko lehenengoetariko emagina izan zen Encarni Armentia, duela 50 urte baino gehiago. Bere bokazio eta kemenak landatik Gasteizera eraman zuten, haurrak etengabe jaiotzen ziren garaian ogibidean jarduteko. Edozein gauetan, Encarnik 10 erditze baino gehiagotan laguntzen zuen. Baby boomeko urteak ziren.
Landa jatorria
Encarni Armentia Arkaian jaio zenean, 1945. urtean, soroak, ereitea, bere familiaren eta beste hogei bizilagun nekazariren sostengua zen. Idiek lurra goldatzen laguntzen zuten eta Encarnik gogoratzen du bere amak etxerako gazta eta gurina egiten zituela. Ordurako zisterna-kamioia pasatzen zen herrian barrena esnea jasotzera, baina amonaren garaian bera zen astoan kantinekin joaten zena bere behien esnea Gasteizera saltzera.
Garia, garagarra, patatak, babak, alpapa eta erremolatxa ereiten zituzten, eta Encarniren amaren garaian Azucarerari saltzen zioten azkenengoa. Arkauti, Elorriaga eta Arkaia herrietako ‘urmaeletan’ landatzen zen. Gaur egun Salburua dena berak ‘urmaelak’ bezala ezagutu zuena da, eta lurra ezin aproposagoa zen erremolatxak landatzeko.

Bizitza desberdinak
Hiru emakume hauen –alaba, ama eta amama– bizitzak oso desberdinak izan dira, baina benetako trantsizioa Encarnin gertatu da. Jaio zenean zerealak landatzen ziren lursail txiki eta ertainetan, 60 anega ingurukoak. «Anega bat 2.500 metro karratu inguru dira». Hala ere, 60ko hamarkadan Lursail Kontzentrazioa iritsi zen eta horrekin batera traktorea eta beste makineria batekin egindako lana.
Beti ikusi zuen bere aita eskuz ereiten, nahiz eta sega-makina eta garia jotzeko makina ere bazituzten, garaian Ajuriako Fabrikan eta Aranzabalen erosten zirenak. Baina 60ko hamarkadan dena oso azkar aldatu zen eta gurasoak momenturako zaharrak ziren, jada ezin izan zuten aurrerapen haietaz gozatu.

Gasteizko emaginak
Emagina 40 urtez, Encarni Armentiak egin zuen lana bokaziozkoa izan zen. Bilbon erizaintza ikasi ondoren, «bidaia bat egiteari uko egin nion familiako ekonomia eskasa zelako eta Madrileko Santa Cristina amaetxera joan zen, ospe ona baitzuen».
Geroago, Gasteizen Aranako amaetxean –1958an inauguratua– lan egin zuen, non 45.000 gasteiztar jaio ziren. Gizarte-Segurantzaren Arabako lehenengo ospitalea izan zen.
Arabako landa eremuan betiko emakumeek lagundu izan dute umeak mundura ekartzen, 1908 inguruan erditze batean laguntzeagatik 5 pezeta inguru kobratzen zuten emagin ospetsu horiek ziren. Encarni bera Arkaian jaio zen Cirila andrearen laguntzarekin 1945ean, Bigarren Mundu Gerra amaitu baino hilabete batzuk lehenago. Orduan, Gasteizko herrietan, «hiri ertzetan ez zen goserik pasatzen baina beharra zegoen eta gurasoek ogi batekin ordaindu zioten emaginari».
Hori horrela izan zen harik eta 60ko hamarkadaren hasieran, medikuntzaren aurrerapenei esker, emakume guztiak ospitalera erditzera joaten ziren arte.
«Emakume bat erditzen zenean, hurrengo 40 egunetan ez zen etxetik ateratzen… adineko pertsonek, itsusiek edo zalantzazko aurrekariak dituztenek haurrari musu ematea debekatuta zeuden gauzetako bat zen. Itsusia eta txarra zen guztia kutsatzen zela uste zen. Oso negartiak eta urduriak ziren umeak zeudenean, deabruak hartuak zituela uste zen, horregatik apaizarengana eramaten zituzten, exorzismo bat egin zezan».
«Bularra uztean, umeek jaten zuten lehenengo gauza berakatz-zopak ziren beti».
INFO+: «Parteras y comadronas.» Pilar Alonso Ibañez


