Buradon Gatzagara iristean, herri tikia harresi handi baten barruan ikusten da.
1262an eraikia, Gaztelako erregeak agindurik, orduan hiri estrategikoa, politika eta ekonomiagatik, baitzen.
Iturburu gazi bat ei zegoen, orain harean ez, aberastasun iturri, eta gizarte hura nola garatu eta bilakatu zen argi ikusten da, ederki landutako harrizko etxe dotoreetan.
Oñatiko Kondeen Jauregia, Enparantza Nagusian, orain aurriak baino ez da, behiala guduzko jaunen tegia izanik.
Haren ondoan eliza, Sortze Garbiari eskainia, XVI. mendekoa, aurreko baten gainean eraikia, eta Erdi Aro haretako karrikak eta larrainttoak dira herri guztia.